Zuria Beltzez: 456 : bertsioak elkarbanatzen
Gaurko programan bertsio bereziei eskainitako azkenengo irratsaioa aurkezten dizuegu. Honetan hainbat abesti ezagunen (eta ez hain ezagunen) cover bitxiak bildu ditugu. Besteak beste, exotica, rockabilly, R&R, soul, funk, garage, psikodelia, doo-wop, remix, mash-up, brazil eta reggae estiloetan oinarrituta, AC/DC, Wayne Walker, Fontella Bass, The Count Five, Richard Berry, Rufus Thomas, Ray Charles, Marion Black, Jorge Ben, The Stooges, New Order edota Spencer Davis Group bezalako taldeen bertsioak dantzatu ditugu. Espero zuek ere soinu kitzikagarri hauekin gu bezain beste gozatzea!
0- Shareholder Tom feat. Dirk Schaadt – Highway to hell 1- The Eloise Trio – Similau 2- Johnny Bond – All I can do is cry 3- Dan Auerbach – Mean monsoon 4- Sylvie Vartan – De ma vie 5- Spanky Wilson – Love, or let me be lonely 6- Los Streaks – Reacción sicótica 7- Black Keys – Have love will travel 8- Los Iruña’ko – Mejor te vas 9- DJ Soopasoul – Funky hot grits 10- Quantic Soul Orchestra feat. Kabir – Who knows 11- Som Tres – Take it easy my brother Charles 12- DJ Zebra – Blue mondog 13- Ken Boothe – You keep me hanging on 14- Smoke & Mirrors Soundsystem – I’m a man
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!