PNVk lore-koroa eramango du “Valle de los Caidos”-era azaroaren 20an, hildako faxistak omentzeko
Azaroaren 9an, ostegunean, Frankismo garaiko epaiketak baliogabetzeko onartu nahi zen legearen aurka bozkatu ostean egin zituen EAJ-PNV alderdiak adierazpen hauek.
Iñigo Urkullu Lehendakariak, prentsaren aurrean paparra tente zuela honakoa esan zuen : “Gu izen ginen Euzko Gudarostea sortu aurretik Francogaz negozietan bakarrak eta XXI. Gizaldiko Bilbon pentsetan errendiziñoa negoziatu zaurienak, horregatik goaz omenaldira, alde bietako sufrimenduagaz bat eiteko. Ez gara zuriak, ezta beltzak ere. Gu, ni, grisak gara”.
“Gudarien epika eta omenaldiak ondo dagoz, baina XXI. Mendeko Euzkadin pentsatu behar dogu eta Euzkadi hau, Smart Country bat da eta AHTagatik eta falta diren transferentziengatik edozer egingo dogu”, gehitu du Lehendakariak.
Mugimendu honekin argi geratu da Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, kale frankisten izenak ez aldatzeko erabakia, beste behin ere, ez dela berea, goitik etorri zaion erabaki bat dela eta Arartekoak Eusko Jaurlaritzan baino eragin gutxiago duela alderdi barruan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!