Oskorriren azkena!
ENTZUN: {audio}100524oskorri.mp3{/audio}
Astelehen honetan Oskorri talde ezaguneko Natxo de Felipe abeslari eta musikaria izan genuen Zebrabidean. Euskal musika panoramako talde beterano hau proposamen berriekin aurkeztu zitzaigun gurean. 1824. urte inguruan Gipuzkoako doinu eta dantzak jaso zituen Juan Inazio Iztuetaren bildumako ale ezberdinen gaurkotzea, alegia.
Euskal dantza zaharrekin gaurko dantza-plazak animatzeko proposamen bizia dakar Oskorrik oraingoan, bereziki, dantzazale-dantzari-dantza taldeei luzatzen dietena. Izan ere, teknologia berriak ere uztartu dituzte proiektuaren aurkezpenean, youtube -n eskegi baitituzte plazarik plaza egingo dituztenak ezagutzera emateko instrukzioak.
Oraingoz, zuzen-zuzenean baino ezingo da lan honetaz disfrutatu baina Natxok berak esanda, laster disko-liburu-DVDa ere ikusiko omen dugu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!