Mugimendu Feminista (Irati eta Matta): “Autodefentsa feminista gure arma bilakatuko dugu”
Mugimendu feministako kideak diren Irati eta Matta egon dira Kantoian, azaroak 25ean den “emakumeonganako indarkeriaren kontrako eguna”ren inguruan hitz egiten. Eguneko aldarrikapenez gain, mugimendu feministak indarkeria mota ezberdinei ematen dien erantzunaren inguruan aritu gara. Ostiraleko mobilizazioen berri ere eman digute beste hainbat konturen artean.
-
Kantoia: Mugimendu Feminista (Irati eta Matta): “Autodefentsa feminista gure arma bilakatuko dugu”??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!