Moztu garoñarekin
Oskar Gonzalez elkarrizketatu dugu, Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzearen inguruan. Lemoizko zentral nuklearrarekin lortu zen bezala, Garoñakoaren berrirekitzea etetea ere posible ikusten du Euskal Herri osoko languntzarekin, eta partaidetzarekin.
Larrialdi nuklearreko simulazioa egingo da larunbat honetan, otsailaren 7, eguerdiko 13:00tan Andra Mari zuriaren plazan. Helburua Garoñako zentral nuklearrearra berriro zabaltzeak, Gasteizko herritarrentzat ekar litzakeen ondorio kaltegarrietaz jabetzea da. Bertan argazkilari eta kamaralariak egongo dira dena grabatu eta zabaltzeko.
“Moztu Garoñarekin” leloean sortuko den kanpainak, jendeak Iberdrola eta Endesarekiko duen jarrera kritikoago eta aktiboago bihurtu nahi izango da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!