Vitoria-Gasteiz, la ciudad prohibida
Egunon!
Ez, ez naiz erratu, izenburua erderaz jarri diot eritzi artikulu honi baina entzuten duzuenez euskaraz ari naiz, izan ere egokiagoa edo akaso deigarriagoa iruditu zait horrela jartzea.
Beijing-ekin paralelismoa egitea bururatu zait nahiz eta denboran tarte handia egon eta zer esanik ez hiri itxuran.
Hango “ciudad prohibida” delakoa, klase ezberdintasunean oinarritu beharko genuke eta gure “Vitoria-Gasteiz” delako hau ere, hor nonbait.
Azalduko dut zergatik, beti ere nere ustez:
Ez naiz Beijing eta bere antolakuntzari buruz arituko, gutxi gora-behera guztiok jakin edo entzun dugulako horrretaz, eta bestela hor dugu interneten ate zabala informazioz beterik.
Gure Gasteiz maitatuan zentratuz, hiri antolakuntza, garraioa, aparkalekuak, OTA, guaitasuna (modernismoa)…hartuko ditut aintzat.
Eta bukaeratik hasita, oso hiri “guai” daukagu, eredugarria, berdea, erosoa, txukuna, kontaminazio urrikoa,……uff!
Antolakuntzan ere, hirigintza aldetik behintzat, badirudi lehen mailara hurbiltzen dela, aitortza ofizial ugarirekin, estatuz kanpokoak barne (Espainiar estatuaz ari naiz, noski, Euskal Herriko estatuarenak oraindik luzez etxoin beharko du, noizbait lortzen baldin bada behintzat) eta gainera berdea (berde xamar hainbatontzat, egia esan), lorategiak, berdeguneak, asfaltoarekin eta burdinarekin lerrokatutakoak, oreka mantendu nahian edo…
Txukuntasuna? Galdera ikurrez uzten dut, mota asko egon daiteke eta nekez denon gustokoa izango dena.” Ongi” baten utziko dut.
Erosotasuna berriz, gainditzeke: kotxeak, tranbiak, autobusak, bizikletak, motorrak, oinezkoak, umeak,… aldrebezko joan-etorri amaigabean murgildurik, teoriz semaforoz, zebrabidez etabar ordenaturik baina errealitatean, jaten zaituen zurrunbilo batera eramaten zaituena. Pakea falta.
Eta aparkalekuekin, OTArekin, sosekin egin dugu topo. Non aparkatu. Dohainik nahi eta ezin, apenas lekurik, eta daudenak oso urruti. Adinez aurrera, ezintasunez ere, jira ta bira kotxearekin… azkenean, haserre, ordainduz aparkatu behar…
Garraiobide publikoa litzateke egokiena baina… ez dago beti eskura, gabezi eta hutsune handiak daude. Gainera, hau ere ordaindu beharrekoa da, ezer ez da dohakoa.
Hemen ere klase ezberdintasunak nagusi eta nabari. Ez daukanak jai dauka!
Lourdes Uribarri
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!