COVID-19aren aitzakipean…
Covid-19aren pandemiaren zurrunbiloan erabat sartuta gaude, egun batetik bestera debeku berriak ezagutzen ditugu, segurtasun eta batzuetan ustezko segurtasun neurri berriak ezartzen dizkigute eta tarteka sektore edo kolektibo berri baten kriminalizazioa ezagutzen dugu, tabernariak, gazteak, migranteak, irakasleak,…
Konfinamendua egoera berdinetan bizi ez genuela argi dago ere, gure kasuan, LGTB pertsonen kasuan, azaldu izan dugu zer den gutako batzuentzat etxeetan, familiarekin, itxita geratzea. Aspalditik ezagutzen dugu gure desio, bizi proiektu eta gorputzen konfinamendua, eta honi guztiari konfinamendua fisikoa gehitu behar diogu, zenbait kasutan “gure familiekin”. Bada pentsamendu orokor bat familia ingurune seguru bezala saltzen diguna, baina emakume eta LGTB pertsona askorentzat familia egitura biolento bat baino ez da, eta hor egitura biolento horretan geratu dira hainbatek itxita. Gobernuek hartzen dituzten erabaki guztiak familia jartzen ari dute erdigunean.
Nekane Murgari behin eta berriz entzun diogu familia bikuretan ematen ari zirela Covid-19aren transmisio asko. Baina familiari ez diote tabernei, kale zurrutari edo ekimen kulturalei ezarri dieten segurtasun neurri berdinak ezarri.
Bizi garen erregimen heterosexual honetan LGTB pertsonok, harremantzeko forma ezberdinak asmatu behar izan ditugu, baita sexu harremanak bilatzeko ere, Marikak naturan eta merkatal guneetako komunetan gure espazio askeak bilatu ditugu, baita “ambienteko tabernetan” edo saunak adibidez, hauetako toki batzuk batzuentzat erakargarriak izango dira, beste batzuentzat ez, edozein kasutan existitzen diren espazioak dira eta hauen balioa pertsona batzuentzat ezin da ukatu.
Asteburuan Madrilen poliziak bi operazio burutu ditu, biak sexua bilatzeko espazioekin lotuta, lehenengoa heteroak erabiltzen duten sauna batean, Covid-19aren aitzakipean lokala desalojatu eta hor amaitu da hedatu den informazioa. Bigarren operatiboa gay pertsonentzako sauna batean gertatu zen, polizia nazionalak zabaldutako informazioaren arabera auzokide batzuk salatu egin zuten aforoa gainezka egiten zuela, operatiboan 100 lagun identifikatu zituzten, 21 pertsonei isuna jarri zieten eta 8 atxilo eraman zituzten. Operatiboaren bideoa ere zabaldu du polizia nazionalak bere sare sozialeetatik.
Oso antzekoak diren bi operatibo ondorio oso ezberdinekin, heteroen kasuan informazio gutxi zabaldu da eta diskrezio haundiz jokatu dute, bigarrenaren kasuan, gay saunaren kasuan, eskuburdinak jarrita paretaren kontra bertan zeudenak ikusi ditugu polizia berak zabaldutako bideoan.
Erabat argi dago COVID-19a aitzaki gay kolektiboak aspalditik ezagutzen ez zuen operatibo bat bizi izan duela, aurrera begira ikusiko dugu gertatutakoa kasu isolatu bat den edo gay pertsonok erabiltzen ditugun espazio hoien kontrako eraso polizialak areagotzen diren.
Bizi garen poliziaren LGTB-zuriketaren aro honetan ezin dugu ahaztu zer diren eta zertarako dauden, ekainaren 28an euren logoari jartzen dioten hortzadarrak ez du izkutatuko poliziaren, berdin zait zein polizi, arrazakeri, matxismo edo LGTBfobia. Gure borrokaren mugarria izan zen Stonewallen poliziari zelan egin genion aurre.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!