“Ahazten ikasi” -Xabi Igoa-
Sarri entzun izan dut gizartea azkarregi doala, ez garela geratzen, ez dugula hausnarketarako denborarik hartzen, eta hala izango da. Gaur, baina, abiadura baino, joana hartu nahi dut hizpide, hausnarketa gai delakoan edo…
Iraila, askorentzako, mugarri gisa identifikatuko den hilabetea izango da: egongo da lehenengoz mantala jantziko duenik; lehenengoz institutura joateko autobusa hartuko duenik; enegarrenez, lortuko ez duela jakitun izanik ere, astean behin kirola egitea helburutzat jarriko duenik; eta azkenekoz udan zehar lanleku izan duenera joango denik ere bai.
Baina nago badela mugarria aurrekoa ezkutatzeko erabiltzen duenik ere, zetorrena joandako bihurtzeko. Agenda mediatikotik hizketagai nahi ez duen hori ezabatzeko. Etorri baitira milaka pertsona mediterraneoan barna, eta askorentzako baita joan ere. Etorri baitziren pentsiodunak, eta askorentzako joan egin ziren haien aldarri eta pankartekin batera. Etorri eta joan, eta zerrenda amaigabe bat.
Ahazten erakutsi digute, eta guk, ikasle finak izaki, ederto ikasi dugu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!