Irati eta Sergio (Sto. Domingo Bizirik!): “Negozioa pizteko behar dira etxe huts zahar eta merkeak”
2 urte bete dira Santo Domingo kaleko 40 eta 42 etxeetako bizilagunak kaleratu zituztenetik. Konponbide gabe jarraitzen dute.
Gasteizko Alde Zaharreko egoera larria salatzeko prentsaurrekoa egin zuten Santo Domingo Bizirik plataformako kideek. Bereziki Santo Domingo kaleko 40 eta 42 portaletako bizilagunen egoeraz hitz egin zuten, bi urte igaro direlako jadanik beren etxeak utzi behar izan zituztenetik, eraikinen egoera kaxkarra zela medio. Oraindik itzuli ezin jarraitzen dute, eta etxeen konponketarako behar den diru kopuru handia dela eta, ez daukate konponbide errazik.
Santo Domingoko etxe hauen egoera errepikatzen ari da Alde Zaharrean zehar, Sto. Domingo Bizirikeko kideek adierazi dutenez. Plataformako kideak diren Irati eta Sergio izan ditugu gaur Hizpidean, eta haiekin hitz egin dugu sakonago bi etxe hauen eta orokorrean auzoaren egoearen inguruan.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Irati eta Sergio (Sto. Domingo Bizirik!): "Negozioa pizteko behar dira etxe huts zahar eta merkeak"00:17:48
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!