Iñaki Ziarsolo (Ramon Bajoko AMPA): “Beste mota bateko baloreetan oinarritutako jaia egin nahi dugu, auzolanean”
Urriaren 31an Gau Beltza izango da, Euskal Herriko beste hainbat txokotan bezala, Gasteizko Alde Zaharrean
Ramon Bajo Eskolako guraso elkarteak antolatuta, Gau Beltza izango da ostegun honetan Gasteizen. Halloween bezelako ospakizun arrotzei bertako alternatiba bat bilatzeko asmotan, ekimen berezia antolatu dute gurasoek.
Iñaki Ziarsolo da guraso hauetako bat, eta Hizpidean izan dugu antolatu duten jaiari buruz hitz egiten, gaztain erreak, “ziri edo sari” jokoak, gune ezberdinak… jaiaren jatorriari buruz eta Euskal Herrian dauden testigantza ezberdinei buruz ere aritu gara.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñaki Ziarsolo (Ramon Bajoko AMPA): "Beste mota bateko baloreetan oinarritutako jaia egin nahi dugu, auzolanean"00:08:47
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!