Ibon Martinez de Agirre: “Errotaren birgaitze-prozesuan funtsezkoa da herritarren parte-hartzea”
Errota Zaharra auzo elkarteko kidea da Ibon Martinez de Agirre eta ARABA HIZPIDEn egon da, Errota-Koroatze auzoan Udalak egin asmo duen birgaitze-prozesuaz hitz egiteko. Joan den astelehenean bertan egin zuen Gasteizko Udalak lehen bilera informatiboa Europa gizarte etxean, eta auzo elkarteak proiektuarekiko jarrera positiboa dela esan du Martinez de Agirrek. Hala ere, prozesuaren nondik-norakoez kezkatuta daudela adierazi du, eta herritarren parte-hartzea eta auzoaren aldarrikapen historikoak aseko direla bermatzeko lanean jarraituko dutela esan digu.
-
Hizpidea: Ibon Martinez de Agirre: "Errotaren birgaitze-prozesuan funtsezkoa da herritarren parte-hartzea"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!