Hedabideak, Euskal Herrian. 30 urte eta gero, zer?
Maiatzak 15: “Hedabideak Euskal Herrian. 30 urte eta gero zer?”
Azken hogeita hamar urteotan euskal hedabideetan eman den bilakaera, eta gaur egungo egoera ikuspuntu ezberdinetatik eta modu kritikoan aztertzea da gure asmoa. Komunikabide asko kinka larrian aurkitzen diren uneotan sektorearen osasunaz egin nahi genuke gogoeta, nabarmenak diren ezintasunak ikusi eta aterabideak zehazten hasteko.
Lehenbiziko mahai-inguru honetan lagun hauek izango ditugu:
Aritz Agirre (Euskadi Irratiko albistegien zuzendaria), Gorka Bereziartua (Argiako kazetaria), Agus Hernan (Antxeta irratiko zuzendaria), Iñaki Soto (Garako zuzendaria) eta Alberto Barandiaran (Hekimeneko zuzendaria)
Hitzordua: Maiatzaren 15ean iluntzeko 19:30ean, Ignacio Aldekoa kultur etxean.
15 de mayo: “Medios de Comunicación en Euskal Herria, después de 30 años”
El objetivo es analizar de una manera crítica, con diferentes puntos de vista, la trayectoria que se ha dado en los medios de comunicación euskaldunes en los últimos treinta años. Muchos medios se encuentran en un momento crítico: queremos reflexionar sobre su salud, identificar las incapacidades más comunes e intentar encontrar soluciones.
Nos acompañarán en esta mesa redonda:
Aritz Agirre (director de noticias de Euskadi Irratia), Gorka Bereziartua (periodista de Argia), Agus Hernan (director de Antxeta irratia), Iñaki Soto (Director de Gara y Alberto Barandiaran (director de Hekimen).
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!