Hizkuntzen kale-erabileraren neurketa: Gasteizko datuak
2016ko udazkenean egin zuen Soziolinguistika Klusterrak VII. kale neurketako datu-bilketa orokorra.
Hainbat udalerritan, ordea, hizkuntzen erabileraren kale-neurketa bereziak egin dira, egoeraren ikuspegi zehatzagoa izate aldera.
Gasteizen 27 ibilbide antolatu dira, hiriko auzo eta zonalde guztiak kontuan izateko. Arreta berezia jarri da auzo berrietan, Salburuan eta Zabalganean, alegia.
Horren guztiaren berri emango du eta emaitza nagusiak aurkeztuko ditu Olatz Altunak, kale-erabileraren arduradunak.