Eskolako eta Menorkako bertsolaritzaz
ENTZUN:{audio}110527gaztetxe.mp3{/audio}
Aguraingo Lope de Larrea ikastolako, Aguraingo Lautada ikastolako eta Dulantzi eta Araia eskoletako 5. eta 6. mailako haurrek egundoko bertso-festa eskaini zuten Maiatzaren 26ean, Aguraingo Harresi aretoan. Aguraingo udalak antolaturiko euskararen astearen baitan izan zen topaketa eta gela bakoitzak prestatutako bertso eta ikuskizun politak eskaini zizkiguten: Ipuina bertsotan, agur dotoreak, bertso postalak, asmakizunak, omenaldi bat edo beste eta bertso antzerki dotore bat.
Bertsolaritza osasuntsu dago Arabako lautadan. Denera Zalduondo, Araia eta Agurainen 42 haur, gazte eta heldu biltzen dira bertso-eskoletan, Oihane Perearen magalean.
Bestetik, Gasteizko Gaztetxearen magalean eta Alde Zaharreko eskolaren etorkizuna aldarrikatuz bertso-glosa-topaketa berezia iragarri digute ostiral honetarako. Alegia, euskal bertsolari eta menorkako glosadoreen arteko topaketa. Bertan ikusi eta entzun ahal izango ditugu I
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!