Errekaleorreko okupen izen eta abizenak jarriko ditu Urtaranek izen frankistak dituzten kaleak ordezkatzeko
Polemika Gasteizen. Oraingoan, memoria historikoa, Urtaran eta Errekaleor nahastu ditu azken neurriak. Hasiera batean, modu ofizialean kaleen izenak aldatu ordez hauek kontestualizatuko zituela adierazi zuen Gasteizko alkateak. Baina Araba Tomorrowk jakin duenez, atzera egingo du Gasteizko Udalak, Errekaleorreko okupei keinu bat egitearekin batera.
José Lejarreta, Bueno Monreal, Vicente Abreu, Obispo Ballester, Luis Maria Uriarte… kaleak desagertuko dira. Orain, errekaleortarren izen eta abizenak izango dira protagonistak.
Urtaranek aldaketa hauen nondik norakoak azaldu dizkio Araba Tomorrowri: “Frankista horiek, ez dute kabidarik gaur egungo legalitatean, okupek bezala. Errekaleorrek eta frankistek uste baino gehiago dute amankomunean”.
Momentuz, ez dakite zeintzuk izango diren jarriko dituzten izenak. Errekaleorrek, beste behin ere, gai hauek eta beste asko negoziatzeko prestutasuna azaldu dio Urtarani. “Etxea nahi duzue? Kale osoa izango duzue!”, erantzun die Urtaranek okupei.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!