Egiptoko artelanen sakeoa ZAHARRAK BERRIn
ENTZUN:{audio}110512egipto.mp3{/audio}
{simpledownload href=mp3/110512egipto.mp3}AUDIOA JEITSI{/simpledownload}
Zaharrak Berriko aste honetako saioan, historia zahar bat izango dugu hizpide: Egiptoko artelanen sakeo latza. Jakina da Egiptoko ehundaka artelan daudela Egiptotik kanpo, Louvre edo British Museum bezalako museo haundietan. Historian ohikoa denez, Napoleon 1798an Egiptora iritsi zenean hasi ziren sakeoak, eta konstantea izan da gaur egunera arte, legedi eta gobernu ezberdinen gainetik. Sakeo hau nola gauzatu zen azalduko dugu, eta gainera, gaur egun komunikabideetan sarritan agertzen den pertsonai bati buruz ere hitz egingo dugu: Zahi Hawass deitzen da, egiptologoa da bera, Egiptoko Zaharkinen Ministroa, eta Rosettako harria edo Nefertitiren bustoa bezalako artelan ikonikoen buelta erreibinkatzen du sutsuki, ikamika publiko ugari sortuz.
Egiptoko sakeoak musikarekin bustiko ditugu ordea, eta aste honetan Foo Fighters taldearen soinuak aukeratu ditugu. Eta bukatzeko, gure kolaboratzaileak literatura txokora etorri dira eta Xabier Montoia gasteiztarraren obrari buruz hitz egiten digute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!