Do the wrong thing!
Azkenik, badago prest martxoaren 12an GAZTEIRAULTZA.INFOren aurkezpen egunean gazte patateroek gazte patateroentzat egindako, eta indar polizialek (paper polita dute pelikula honetan) ekidin nahi izan zuten anti-lipduba… Izan ere, ‘Lipdub fever’ garai alaitsu eta kementsu honetan, gazte patatero batzuei kamara bat ematen badiezu… hauxe da aterako dena: ez da lipdub bat, anti-lipdub bat baizik. Eta ez da anti-lipdub bat horrela nahi izatearen ondorio gisa, baizik eta emaitza ikustearen ondorio gisa: iritzi publikoaren amorrua lasaitzeko ezinbesteko handinahikeri hutsa, besterik ez. Baina ale, umorez beterik, egin genuen behar genuena!
IZAN GAZTE TA IZAN GAIZTO!
GORA GAZTE IRAULTZA!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!