Dersu Uzala
2010-10-24an emandako programa. Entzun osorik hemen
Bertan da udazkena. Ez du denbora gehiegi beharko inguruok usain berriz betetzeko. Tximinietako kea ekartzen du haizeak mendebaletik. Barruan daramat. Atzamar izoztuekin uki dezaket.Oinez abiatzen naiz basoan zehar. Oinek zarata txikiak ateratzen dituzte hurbildu ahala.
I)
Ehiztariak gara. Gogoratzera jolastu eta ahaztera kondenatzen ditugu gure buruak. Ibilitako bideak orrazten ditugu ibiliko ditugun berrien hobe beharrez. Hondarretatik elikatzen gara eta ez dugu elkar ikusten. Entzun egiten diogu udazkenari ailegatzen. Baso horretan ez da inor gu baino hobeto galduko, hori ziur izan. Norabiderik gabe ibiliko gara denbora batez agian, aurkitu eta galdu egingo gara behin eta berriz, oihu egingo diogu elkarri noizbait, isilik geratuko gara. Itxaron egingo diogu udazkenari bere etorrian ala bere bila abiatu? Itxaron egingo diogu ala bila abiatuko gara? Hotzak gaude. Ehiztariak gara. Udazkenak ekarriko dizkigun amets guztien bazka izateko ari gara prestatzen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!