Bertxoko sariketa 2011. This is not a cup; is a cup t
Irratsaiotik aparte fundamentuzko jendea garela demostratzeko ere egiten dugu, bai… baina batez ere bertsolaritza maite dugulako egiten dugu urtero hau (pfffff…).
Bertxoko sariketa 2011 badator. 18 gaztek hartuko dute parte bertan hiru kanporaketatan banatuta, eta final handi bat ere izango dugu gero. Hala Bedi irratiak eta Arabako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen duten asunto honek egin du jada bere ibilbidea, eta esan genezake baduela bere lekua bertso-mundu zoragarri eta miresgarri honetan.
Parte hartzaileei buruz, zer esan. Arabako pipiolo eta gainontzeko bazterretako lolopipi koadrila ederra juntatu dugula esan genezake, eta dena ematera etorriko direla ere, ez daukagu dudarik. Ondoko kartelean nor diren ez baduzu argi ikusten, egin klik hemen.
Zer nahi duzuela, earrrrki afaldu eta ondoren bizitza osoan ahaztuko ez dituzuen sirena-kantu kitzikagarriak entzun? bada, eman izena araba.sustapena@bertsozale.com helbidera idatzita, edo 675707971 telefonora deituta, joan nahi duzuen saioa baino bi egun lehenago beti.
Irrati santu honek, nola ez, jarraipen luze-zabala egingo dio sariketari. Bertxokon, asteazkenero 20:00etatik 21:00etara, kronika zorrotz eta kontrastatua. Bitakora honetan ere joango gara gauzatxoak sartzen.
Eta ginda: azaroaren 26an Trebi
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!