Bertxoko. Menorcako glosadoreekin hizketan
ENTZUN: {audio}glosata.mp3{/audio}
Arabako txapelketaren zurrunbilo zikina albo batera utzita, aurreko astean izan genuen gonbidatu baten berri eman nahi dizuegu Bertxokokook. Pele izan genuen gurekin, Menorcako sonadorea; hau da, glosadoreei (hango inprobisatzaileei) gitarrarekin laguntzen dien artixta. Gasteizen bizi da Pele, eta Menorcako inprobisazioaren berri kontatu zigun: nondik datorren tradizioa, zein osasun duen gaur egun, nola ikusten duen etorkizuna…
Eta esklusiban, Bertxokoko kideok ere saiatu ginen glosatzen.. eta aizue, ez zitzaigun oso gaizki atera… mmm, zer nahi duzue esatea…
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!