Kurdistan Uhinetan : ESKALADA SIRIAN – ESCALADA EN SIRIA

Jarraian, Sirian HTS eta SNA-ren erasoaldiaren (24/11/29) inguruan azken egunetan zabaldutako informazioaren laburpena eta ondorengo eguneraketa ateratzen joan diren artikulu eta deialdi batzuk euskarara itzuliz.

A continuación, un resumen de las informaciones difundidas en los últimos días en relación a la ofensiva (29/11/24) de HTS y SNA en Siria y posterior actualización de algunos artículos y llamamientos que se han ido publicando.

Kurdistan Uhinetan : 3×2 Errepresioa Bakurren, Azaroaren 25a, liburuak eta efemeridea

[24-11-25]

Gaurkoan Bakur eta Rojhilaten azken berriei erreparatuko diegu. Eta azaroaren 25eko borroka-eguna dela eta, azaroaren 24an online antolatu zen hitzaldiaren laburpentxoa ekarri dugu. YJS-ren parte den Heval Viyan Hebabik 3. Mundu Gerraz eta Emakumeen autodefentsa eta antolakuntzaren garrantziaz aritu zen. Amaitzeko, kultura eta efemerideen atalak.

Eta jarraian, aipatutako deialdiaren berri: https://peoplesplatform.net/ (Viena, otsailaren 14tik 16ra).

(eus)

Kurdistan Uhinetan : 3×1 Azken erasoaldia, Öcanali bisita eta Nagihanen erailketaren urteurrena

[24-10-28]

Etenaldi baten ostean, ikasturteko lehenengo kolaborazioaren berri eman nahi dizuegu, urriaren 28rako egin genuena. Iaz bezala, lau asteetan behin irrati-kolaborazioa izango dugu Hala Bedi Irratiko Suelta la olla magazinean. Helburua herri kurdu eta zonalde horretako beste hainbat herriren errealitatera hurbiltzea da, baita Emakumeen Askapen Mugimendua ezagutaraztea ere. Eta nola ez, lurraldeko gaurkotasuna ezagutzea, are gehiago Turkiak urriaren 23ko gauaz geroztik Rojavan egiten ari den erasoaldia kontuan hartuta.

Saio honetan hainbat gai jorratuko ditugu: Kurdistango egoera, azken erasoaldia, Öcalani bisita eta bere askapenaren aldeko kanpaina, Sebahat Tunceli abokatuari Argian egin zioten elkarrizketaren nondik norakoak, Nagihanen erailketaren 2. urteurrena…

Elkarrizketa osorik: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2882/sebahat-tuncel

Kurdistango egoera ezagutzeko hedabideak eta sare sozialak: https://womendefendrojava.net/en/how-to-stay-informed-democratic-media-and-news-channels/

Nagihanen omenezko abestia: https://www.youtube.com/watch?v=Mmq0jiDP5ao

(eus)

Kurdistan Uhinetan : 2×4 Aktualitatea, hizkuntza, KNK eta Kasim Engîn

[24-6-17]

Ikasturteko azken kolaborazio honetan, hainbat gai jorratu ditugu: aktualitatearen errepasoa, hizkuntzarekin lotutako gogeta, KNK-k egindako analisia eta Kasim Engîn martiriari egin zioten elkarrizketaren itzulpena.

Abesti hau entzuteko aukera izan dugu ere: https://www.youtube.com/watch?v=bhDnbqd7pBM

(eus)

Kurdistan Uhinetan : 2×3 Öcalanen egoera, aktualitatea eta Şehîd Elefteria Hambi

[24-5-20]

Maiatzeko kolaborazioan Öcalanen egoerari erreparatu diogu, baita bere alde antolatu diren ekintza ezberdinen berri eman ere. Kurdistango aktualitatearen atalean, Basurren aurreikusita zeuden hauteskundeei buruz aritu gara besteak beste. Eta amaitzeko, Şehîd Elefteria Hambi Mugimendu kurdura batu zen emakume internazionalista izan dugu gogoan, haren kideek beren eta iraultzaile guztien omenez egin dioten abestia aitzaki hartuta.

https://www.youtube.com/watch?v=98pDepTvKHw

(eus)

Kurdistan Uhinetan : 2×2 Turkia-Irak akordioa, Kurdistango Emakumeen irakurketa eta Legerin

[24-4-15]

Gaur, apirilak 15, bigarren kolaborazioa egin dugu Suelta la Olla magazinean. Aurrekoan esan bezala, iazko hamabosteroko irratsaioa ordez, hilabeteroko kolaborazioa izango dugu Hala Bedi Irratian. Hileko 3. astelehenetan. Gaur, hainbat gai izan ditugu izpide. Alde batetik, berrien atalean azken urteetako egoeraren laburpena, Turkia eta Irak sinatu berri duten akordioa eta Turkian egondako udal-hauteskundeak. Eta bestetik, Kurdistango Emakumeen Mugimenduaren irakurketa M8aren harira eta Legerin aldizkarian argitaratutako argitalpen-oharra.

– “Latir en libertad” abestia: https://www.youtube.com/watch?v=Mmq0jiDP5ao
– Legerin aldizkariaren 13. zenbakia: https://www.revistalegerin.com/_files/ugd/0e6d9b_3edb588828884fee8fb64abc7ebf77de.pdf

(eus)

Kurdistan Uhinetan : 2×1 Martxa Luze Internazionalista eta Newroz

[24-3-18]

Gaur, martxoak 18, kolaborazio berria estreinatu dugu Suelta la Olla magazinean. Iazko hamabosteroko irratsaioa ordez, hilabeteroko kolaborazioa izango dugu Hala Bedi Irratian. Hileko 3. astelehenetan. Lehenengo honetan, bi gai jorratu ditugu. Alde batetik, otsailan antolatu zen Abdullah Ocalanen askapenaren aldeko Martxa Luze Internazionalista eta bestalde, martxoan ospatzen den Newroz kurdua.

(eus)

Kurdistan Uhinetan : 1×13 BDZko kideen kolaborazioa eta Nudem Durak-i eskainitako saioa

[23-6-10]

Gaurko irratsaioan, ekainaren 1ko erasoaldia gogoratuko dugu albiste nagusien errepasoan egin aurretik. Ondoren BDZko kideen eskutik kolaborazio bat entzun ahal izango dugu: euskal enpresek Israel edo Turkia bezalako Estatu genozidekin duten konplizitatea eta kolaborazioa. Amaitzeko, gaurko kultura sailean Nudem Durak Turkian preso duten artista kurduaz hitz egingo dugu, baita Leyla Agiri martiria gogoratu ere.

(euskaraz)

Kurdistan Uhinetan : 1×12 Ataques en Maxmur y segunda vuelta electoral en Turquía

[23-5-27]

En este programa hablaremos del día de la Lengua Kurda y de los ataques perpetrados por Irak en Maxmur. También tendremos una entrevista sobre la segunda vuelta de las elecciones en Turquía que se publicaba en el portal de Kurdistán América Latina. Y por último, hablaremos del festival cultural kurdo y de la recientemente fallecida ecofeminista María Mies.

(en castellano)

Kurdistan Uhinetan : 1×11 Escuelita Abya Yala eta hauteskundeak Turkian

[23-5-13]

Gaurkoan, YPJ-ren 10. urteurrenari eta escuelita Abya Yalari buruz hitz egingo dugu eta amaitzeko, Turkiako hauteskundeei buruzko elkarrizketa (HB-n emititu zena) izango dugu.

(euskaraz)

Kurdistan Uhinetan : 1×10 Programa dedicado a Nagihan Akarsel

[23-4-1]

En este programa, la compañera Nora del Centro de Jineolojî nos explica qué es la Jineolojî y los trabajos que están llevando a cabo desde el Centro. Entre ellos, el proyecto de la Biblioteca de Mujeres en Suleymaniya (Basur) que venía impulsando Nagihan Akarsel, la cual fue martirizada por el Estado turco el pasado octubre. Para terminar, nos hablará de la importancia de las mártires para el Movimiento de Liberación Kurdo.

(en castellano)

Kurdistan Uhinetan : 1×9 Kimuako marko autonomoari buruzko elkarrizketa

[23-3-18]

Saio honetan gai ezberdinak aztertu ditugu: Halabjako sarraskia, albisteen errepasoa, Newroz-a eta gogoan atala. Honetaz gain Kimuako Marko Autonomoari elkarrizketa egin diogu.

(euskaraz)

Kurdistan Uhinetan : 1×8 Entrevista a la colectiva Legerin Azadi

[23-3-4]

En el programa de hoy recordamos el ataque que el 3 de marzo de 2017 tuvo lugar en Shengal y también nos detenemos en los sucesos del 3 de marzo que tuvieron lugar en el barrio de Zaramaga de Gasteiz en 1976. Repasaremos la actualidad de Kurdistán y hablaremos sobre la obra de teatro sobre Ocalan y próximas convocatorias en Euskal Herria. En esta ocasión, hemos entrevistado a una compañera de Legerin Azadi y hemos repasado brevemente la vida de la revolucionaria kurda sakine Cansiz.

(en castellano)

Kurdistan Uhinetan : 1×7 Lurrikara Kurdistanen

[23-2-18]

Irratsaio honetan Kurdistanen, Sirian eta Turkian egondako lurrikarari buruz hitz egin dugu. Eta aurten Martxa Luze Internazionalistan egondako EHko kideari egin diogu elkarrizketa. Amaitzeko, Ocalanen egoerari buruz egon gara hizketan.

(euskaraz)

**************************************************

LURRIKAREN KRISIAREKIN EKONOMIKOKI LAGUNTZEKO / PARA COLOBORAR ECONÓMICAMENTE CON LOS DAÑOS DE LOS TERREMOTOS

*Irratsaioan komentatzen den moduan, tokian tokiko erakundeei ekarpen solidarioak egiteko, honako hiru hauek ditugu:

– Kurduen Ilargi Erdi Gorria edo HEYVA SOR KURDISTANE. Kurdistanen lan egiten duen arren, erakunde horrek hainbat herrialdetan du egoitza, eta horietako edozeinentzako transferentzia egin daiteke: Alemania, Italia, Frantzia, Suitza, Holanda, Austria, Erresuma Batua, Norvegia eta Belgika. Jatorri- eta xede-bankuaren arabera, transferentzia-komisioak aldatzen dira.

– CIEMEN ere egongo litzateke, estaturik gabeko herrien erakundea, Bartzelonan egoitza duena eta Espainiako kontu-zenbaki bat eman duena ekarpenetarako.

– Eta, azkenik, SODEPAZ ibilbide luzeko erakundeak Siriako lurraldera helaraziko du laguntza, eta, horretarako, Espainiako kontu-zenbaki bat ez ezik, Bizumen bidez ekarpenak egiteko aukera ere eman du.

*Tal y como se comenta en el programa, para aportaciones solidarias con organizaciones sobre el terreno, nos constan las siguientes tres:

– La Media Luna Roja Kurda, o HEYVA SOR KURDISTANE. Aunque trabaja en Kurdistán, esta organización tiene sede en distintos países y puede realizarse una transferencia a cualquiera de ellos: Alemania, Italia, Francia, Suiza, Holanda, Austria, Reino Unido, Noruega y Bélgica. Dependiendo del banco de origen y de destino puede varias la comisión de transferencia.

– Estaría también CIEMEN, entidad de los pueblos sin estado, con sede en Barcelona y que ha facilitado un número de cuenta español.

– Y por último, la organización de larga trayectoria SODEPAZ, hará llegar la ayuda a territorio sirio y para ello, además de un número de cuenta español, ha facilitado la opción de aportar a través de Bizum.