Aunia aldizkaria eta Durangoko azokarako nobedadeak
Gaurkoan, Auniako Juanjo Hidalgorekin egin dugu elkarrizketa. Aunia aldizkariak urtean lau ale kaleratzen ditu 2002. urtetik. Azkenengo ale honetan “Glandes” edo habailen (harri jaurtitzaileak) inguruko hiru artikulu agertuko dira, horietako baten Andagosteko Gudaren ingurukoa.
Besteak beste, Maria diaz de Haroren inguruan beste artikulu bat irakurgai egongo da zenbaki honetan, Lope de Haroren iloba izan zena eta Bilbo berfundatu zuena XIV. mendean, hain zuzen ere.
Bestalde, Xabirekin Durangoko Azokara nobedadeen inguruan hitz egin dugu, adibidez Astola aldizkariaz, edota Veleia Afera, edo Kartografia Bilduma batez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!