Ander Agirre (ART): “Erabiltzaileei ez zaie inoiz galdetu udal rokodromoen ereduari buruz”
Gaur, maiatzaren 24ean, elkarretaratzea egingo da Salburuako Gizarte Etxean 18.00etan.
Bederatzi hilabete eta gero, zabaldu dituzte berriz Gasteizko Udal Rokodromoak. ART Arabako Rokodromoen Teknikariak kooperatibako kideak lan baldintza duinak eta erabiltzaileei kalitatezko zerbitzua emateko borrokan ibili dira hilabete hauetan. Hala ere, Ebone enpresa murtziarrak irabazi du rokodromoen kudeaketarako azken lehiaketa publikoa, eta enpresa hau izango da rokodromoen ardura izango duena.
Aldaketak izango dira, hala ere, rokodromoen ereduan. Besteak beste, 3 langile kaleratuak izan dira, rokodromoen irekiera ordutegia murriztu egin da lehenagokoaren aldean (nahiz eta orain 3 rokodromo izan eta lehen 2), ikastarorik eta hasiberrientzako tailerrik ez da emango eta langileen lan baldintzak Arabako lan hitzarmenaren arabera ezarri beharrean, estatuko lan hitzarmena baliatuko dute, langileen kaltetan.
Ander Agirre da kaleratuak izan diren langileetako bat. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu, rokodromoen ereduan eman diren aldaketa hauen inguruan. Udalak egindako “kudeaketa lotsagarria” salatzeko, elkarretaratzea deitu dute gaur, maiatzaren 24ean, 18.00tan Salburuako Gizarte-Etxean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ander Agirre (ART): "Erabiltzaileei ez zaie inoiz galdetu udal rokodromoen ereduari buruz"00:19:25
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!