ETAk, su-eten orokorra, iraunkorra eta egiaztagarria iragarri du
ADIERAZPENAREN AUDIOAK:
ENTZUN EUSKARAZ:{audio}110110_eta.mp3{/audio}
ENTZUN GAZTELERAZ:{audio}110110_etab.mp3{/audio}
Su eten egiaztagarria, iraunkorra eta orokorra iragarri du ETAk GARA egunkarira bidaltiako agiri, audio eta bideo batean. Eguerdian Hala Bediko erredakzioan izan dugu honen berri, eta une honetan, hedabide ezberdinetan hedatzen ari da albistea. ARGIA-k, albiste honek nazioartean ere izan duen oihartzunaren lekuko, zerrendatu ditu hainbat komunikabide. Erreakzioen jarraipena, zein albiste honen inguruko iritziak bilduko ditugu uhinetan, baina izan dira batzuk eguerdiko ordu hauetan:
Mikel Elorza irrati honetako ohiko kolaboratzailearen hitzak HALA BEDIN
ENTZUN:{audio}110110elorza.mp3{/audio}
{simpledownload href=mp3/110110elorza.mp3}AUDIOA JEITSI{/simpledownload}
- Rubalcaba: “Hau ez da albistea”
- Ezker Abertzalea: Aurrekaririk gabekoa da ETAren erabakia.
- EA: Agiriak arnas berria dakar.
- Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua
- Patxi Lopez: Aurrerapausu txikia.
- Brian Currin: ETA ha respondido positivamente la peticion que se le hizo.
- Amnistiaren aldeko mugimenduak erabakia txalotu du.
- Martxel Toledo (ESAITeko koordinatzailea): “Konponbidea gizartearen esku utzi du”
- I
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!