Celosamente gordea. Gauaren zerua
2011-04-10eko saioa. Entzun hemen
Henri Cartier-Bresson, 1968ko ekaina, Brie, Frantzia
http://celosamentegordea.tumblr.com/
Gauak hartu du zerua. Ilun da bakar, kanpoan egur mendia. Hotz du lainoak begitartea. Haize baretan esku izoztu bat hurbiltzen, zahar, ximur, baldar azkeneko. Lau hankan datorren zalditeria bere mantu beltzez estaliz gure arteko azken minutuak. Hurbil du marra, itzulera, begien enbor eraztunetan. Gauak hartu du zerua, ilun da, bakar. Heldu da ordua dioten begien gerizpea. Esku batean kabitzen ez den mende bete oroitzapen, egur mendi bat biderako. Gauak hartu du zerua, esku batean kabitzen ez den bizitza, egur izandako hautsa sutondorako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!