Bouba Diouf (Mbolo Moye Doole): “Kooperatibak migratzaileon bizi baldintzak eta integrazioa hobetzeko modu bat izan daitezke”
Garbitzaile kooperatiba bat da Mbolo Moye Doole, migratzaileek talde batek sortu duena. ARGIA aldizkariarekin elkarlanean “Inor ez da ilegala” kanpaina jarri zuten martxan, kooperatibarako dirua lortzeko.
Gaur, Mbolo Moye Doole kooperatibako kidea den Bouba Diouf izan dugu Hizpidean, eta kooperatibaren berri eman digu. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Bouba Diouf (Mbolo Moye Doole): "Kooperatibak migratzaileon bizi baldintzak eta integrazioa hobetzeko modu bat izan daitezke"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!