Bazkideak:HALABELARRI
Hala Bedi, irrati librea da eta beraz, diru irabazi asmorik gabea izateaz gain, instituzio publiko zein pribatuen eraginetik ihes egin eta antolakuntza, jendartearekiko lotura eta komunikatzeko ikuspuntu propioa duen egitasmo alternatiboa da. Horrek ez du esan nahi dirurik behar ez dugunik, ezta gutxiago ere: azpiegitura, mantenua, konponketa lanak,… hilabetearen amaierako fakturak ez dira nolanahikoak.
Gure finantziazio apustua, hortaz, bazkidetzarena da, alegia, Hala Bedi Irratiaren jarduna gogoko duenak eta aurrera jarrai dezan nahi duenak diruz laguntzea. Hori bai, norberaren esku dago kopurua zehaztea, ondoen dagokizuena edo ondo deritzozuena. Bai bai, halaxe da. Hilean 5
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!