Basaurin gaixo dauden hiru euskal preso politikoen bila joan dira anbulantzietan
Parodia batekin hiru presoak aske uzteko eskatu dute. Argazki galeria (Branka)
Asteburu honetan, Basaurin gaixo eta preso dauden (tartean, Jon Agirre Agiriano, aramaioarra) preso politikoen egoera salatu eta gaixotasun larriak dituzten preso guztiak aske uzteko aldarrikatu dute ekimen ikusgarri honen bidez. Antzeko ekimenekin presoekiko elkartasuna bultzatu eta espetxe politika salatzeko deia egin dute.
Jon Agirre Agiriano.Txostena.2011-01.doc
Jose Ramon Foruria. Txostena. 2011-01.doc
Juanpa Dieguez.txostena.2011-01.doc
www.askatu.org-tik hartua
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!