Jon Ander Areses (Zentzuz kontsumitu): “Kontsumoa ekintza politikoa da”

Jon Ander Areses (Zentzuz kontsumitu): “Kontsumoa ekintza politikoa da”

zentzuz

Zentzuz kontsumitu

Jon Ander Areses Medicus Mundi Arabako hezkuntza eta sentsibilizazio teknikariarekin hitz egin dugu, Zentzuz Kontsumituko partaide baita. Osasuna eta kontsumoa, estuki elkartuta dauden bi gai jorratu ditu, eta horien bien ikuspuntu zabala azaldu digu. Kapitalismoaren eta kontsumo basatiaren mundu honetan, haiek egindako erraminta bat ekarri digute: Gasteizko kale-izendegi Arduratsua.

Mendi buelta Toloñora

Mendi buelta Toloñora

toloño 038Iñaki eta Inaxiorekin mendi buelta bat egin dugu Toloño mendira (1271m), haren izen bereko mendilerroan kokaturik dagoena. Ribas de Tereson kotxea utzi eta bertatik abiatuta Toloñorako bidearen nondik norakoak azalduko dizkigute, Nafarroako gaztelu eta guzti. Bertara joan eta ez galtzeko entzun beharrekoa.

Hiromi Yoshida: “Rakugoa japoniako ahozko tradizio genero bat da orain dela 400 urte sorturikoa”

Hiromi Yoshida: “Rakugoa japoniako ahozko tradizio genero bat da orain dela 400 urte sorturikoa”

hiromiyoshidajpg_foto610x342Hiromi Yoshida japoniar eta euskalduna izan dugu gurean, bera euskara irakasle da Japonian baina Euskal Herrira ere noizbehinka etortzen da. Oihaneder Euskararen Etxean euskal rakugolariei buruzko hitzalditik interesa piztu, eta hortik abiatuta  elkarrizketa egin diogu.

Edurne (Ailaket!!): ” Kristo aurreko IX. mendean daude lehen kalamu kontsumo arrastoak”

Edurne (Ailaket!!): ” Kristo aurreko IX. mendean daude lehen kalamu kontsumo arrastoak”

cannabis-1Ailaket!! elkarteko Edurnerekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta kasu honetan mila izenez ezaguturiko kalamua izan dugu hizpide. Haren historia luzeaz eta izandako erabileraz mintzatu da, baita kontsumoari eta bere eragineri buruz ere, oro har.

Mikel Urdangarin: “Musikak balio dit askatasuna deitzen diogun horretarako pausoak emateko”

Mikel Urdangarin: “Musikak balio dit askatasuna deitzen diogun horretarako pausoak emateko”

Iaz kaleratu zuen MMXV lana, Zornotzan jaio, baina gasteiztartutako Mikel Urdangarinek. Ez omen du kontatzen zenbat lan dituen argitaratuta, asko dira-eta. Atzera begira askotan ez omen da jartzen, baina lan horretarako jarri da, izan ere bere ibilbidearen errepaso moduko bat da aipatu diskoa. Gainera, lan horretan, bakarka gitarraren laguntzaz aritutako kontzertuetako kantuak dira.

Hilaren 11n, Principal antzokian izango dela probestuta gure estudioetara gonbidatu dugu, eta luze aritu gara hizketan, bakarka aritzeaz, kantuaren zeraz, bere ibilbideaz, eta beste hainbat kontuz.

Argazkia: BERRIA

Karlos Trujillok Herri Ekintzaren hitzaldiak aurkeztu dizkigu.

Karlos Trujillok Herri Ekintzaren hitzaldiak aurkeztu dizkigu.

Martxoaren 3a badator, eta aurten 40 urte betetzen dira Zaramagako sarraskia izan zela. Hori dela eta, Herri Ekintzak, Gasteizko herri mugimenduaren plataformak hitzaldi sorta ederra prestatu digu.

Honen berri emateko Karlos Trujillo gonbidatu dugu gurera, eta berak eman digu egitarauaren berri.

Hemen duzue egitarauaren kartela, oso-osorik.

herri ekintza

Koldo Zuazo: “Jende gaztearen lekukotasunak hartu ditugu gaur egungo euskalkien adierazgarri”

Koldo Zuazo: “Jende gaztearen lekukotasunak hartu ditugu gaur egungo euskalkien adierazgarri”

Urteak daramatza euskalkiak ikertzen Koldo Zuazo EHUko irakaslea, berehala ezagutzen dugun euskalkien sailkapena. Hainbat liburutan argitaratu eta gero, oraingoan webgune formatuan aurkeztu du, eta hementxe duzue: www.euskalkiak.eus , baina ez da euskalkien sailkapen soilean gelditu, beste hainbat kontu ere sartu baititu. Esate baterako: tokiko euskera eztandarraren ezaugarriak edota iraganean izan diren euskalki buruzko artikuluak.

Jon Hidalgo:”Kapitalismoa gorrotatzen hasteko herrialde perfektua da Txile.”

Jon Hidalgo:”Kapitalismoa gorrotatzen hasteko herrialde perfektua da Txile.”

Hiru urtez bizi izan da Jon Hidalgo Txilen, hiru urtetan hainbat leku ezagutu ditu, gainera, zeren ikastera joan  bai, baina beste hainbat konturako ere probestu zuen bidaia.

Tarteka, dakizuen moduan bidaien inguruan hitz egiten aritzen gara, eta Jonen konpainia ezin hobea iruditu zaigu horretarako. Txileren izaeraz, gaur egungo egoeraz, Pinocheten estatu kolpearen ondorengoaz eta beste hainbat kontuz aritu gara.

 

Urtzi Odriozola (Game Erauntsia): ” Edozeinek eman dezake izena bertan parte hartzeko”

Urtzi Odriozola (Game Erauntsia): ” Edozeinek eman dezake izena bertan parte hartzeko”

pgDJGoFTGame Erauntsiako kide den Urtzi Odriozolarekin hitz egiteko aukera izan dugu, Game Erauntsia proiektuari buruz eta bideojokoei, oro har. 2014 udan hasi ziren lanean eta webgunea martxan jarri zuten: http://gamerauntsia.eus/

“Gameplay” deritzon bideoak igotzen hasi ziren, hau da: bideojokoei buruzko irizkunak, baina hortik aurrera pixkanaka pixkanaka handituz joan den proiektua izan da.

Euskarazko bideojoko komunitate sendorik ez zegoela ikusirik, euskaraz behintzat, martxan jarri zuten eta jarraitzen duen proiektua daukagu: bideojokoetaz eta horrelakoetaz euskaraz hitz egin ahal izateko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies