ARGIAren aurrerapena| Aroztegia, haurrak euskaraz aritzeko mintzakideak eta Aleka elkartea
Aste honetako ARGIA aldizkarian irakurgai izango ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugu Axier Lopez kazetariak.
Gehiago…
Gehiago…
Aste honetako ARGIA aldizkarian irakurgai izango ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugu Axier Lopez kazetariak.
Ekainaren 19tik 23ra Gasteiko Judimendi auzoko jaiak ospatuko dituzte.
Selektibitatea hurbiltzen ari da, eta ezjakintasuna nabaria da. Selektibitatea baldintza duinetan egiteko aldarria atera dute kalera hezkuntza komunitateko hainbat kidek. Gora Ikasleon Borrokako kide den Lierrekin hitz egin dugu ikasleak bizi duten egoeraz.
Zerbitzu publikoen alde kaleak berreskuratzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak ekainaren 19an. Krisia kapitalak ordaintzeko aldarria aterako dute kalera, besteak beste, Mirian Diaz de Tuestak azaldu digunez. Entzun hemen!
Elhuyarrek eztabaida saio irekia antolatu zuen plastikoez eta haien arazoez hitz egiteko. Bertan parte hartu zuen Joserra Otegik, Ekologistak Martxaneko kidea, eta Uzurik berarekin hitz egin du gaian sakontzeko asmoz.
SOS Kultura ekimenak elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan.
Caracastik, pandemiaren bilakaera Venezuelan eta AEBekin tentsio geopolitikoak.
Sare Herritarrak Izan Bidea izeneko dinamika abiatu du, euskal presoen egoerari irtenbidea emateko urratsak eta kilometroak egiteko asmoarekin. Ibiltarien sarea osatuz, erronka luzatu diote jendearteari, 3.127.326 Km egitea. Inaxio Oiartzabalek azaldu dizkigu nondik norakoak, eta baita egun espetxeetan zein egoera dagoen azaldu ere. Entzun hemen!
Halabelarriak aurrera egiteko izeneko bazkide kanpaina jarri du martxan HalaBedik. Pandemiak eragindako egoeraren aurrean, halabelarri sarean sakondu eta aldebiko komunikazioan apustua egin nahi du HalaBedik. Aimarrek azaldu dizkigu kanpainaren nondik norakoak.
Aitziber Perez de Karkamo eta Oier Azkarraga izan ditugu gurean. AEBtan hasitako protestak eta Euskal Herrian ere izan direnak abiapuntu hartuta, arrazakeriaz eta biolentziaz hausnartu dugu. Entzun hemen!
Uda iristear da, baina oraindik zalantza asko daude udalekuen inguruan. Talur elkarteak, esaterako, behar bereziak dituztenentzako udalekuak antolatu ditu eta izen ematea ere ireki dute. Segurtasun neurriak betez udako aisialdirako eskaintza egiteko apustua egin dutela azaldu digu Amaiak. Entzun hemen!
Asteburuan irakurgai izango dugun Gaur8-aren aurrerapena egin dugu Amagoia Mujika kazetariarekin.
Gaurkoan, bi astetik behin izaten dugun kolaborazio internazionalista Xabi Lasak egin digu.
Solasaldia izan dugu Arantza Gutierrez eta Iñigo Cabiecesekin.