Mugaldekoak aste honetako 3 Kortxean

Mugaldekoak aste honetako 3 Kortxean

Proiektu berezia da Mugaldekoena inondik inora ere, liburu batean baitu jatorria, hain zuzen ere, 2004an argitaraturiko izen bereko poema liburuan. Horren ondotik kaleratu zuten lehen cd liburua 2006 urtean eta azkenik gaur egun aurkezten ari diren Begiak lekuko lan berria. Beñardo Goietxe taldekideak azaldu dizkigu Mugaldekoen nondik norakoak aste honetako elkarrizketan.

Disko berriak ere hizpide izan ditugu baita datozen egunetan izango diren kontzertuen agenda ere, musikarekin dugun asteroko zitan.

La Doggy Party gasteiztarrak 3 Kortxean

La Doggy Party gasteiztarrak 3 Kortxean

Kurtsoko lehen elkarrizketa izan dugu aste honetako 3 Kortxean. La Doggy Party talde gasteiztarrak Antes del amanecer lan berria kaleratu du eta horren berri eman digute. Disko berriak entzuteko aukera eta datozen egunetan kontzertuen agendak eskainiko duenaren berri ere eman dizuegu.

3 Kortxean ikasturteari errepasoa

Ikasturteko azken bi saioetan urtean zehar 3 Kortxeatik pasa diren musikariekin izandako elkarrizketak ekarriko ditugu gogora eta lehen atal honetan, Xabier Montoia, Lisabö, Governors, 121 Krew edo Muy Felliniren musika entzun ahal izan dugu beste askoren artean.

Kontzertuen agendak Gasteizen dituen zita esanguratsuenak aipatzeko aukera ere izan dugu.

3 Kortxean musikaz blai jarraitzen dugu

Ez dugu atsedenik hartzen eta 3 Kortxean musikaz blai jarraitzen dugu, hango eta hemengo disko berriak entzunaz eta hurrengo egunetarako kontzertuen agenda errepasatuz. Amparo Sanchez, Fiona Apple, John Frusciante edo Hasier Oleagaren lan berriak Ray Collins Hot Club, Willis Drummond, Napoka Iria edo Jupiter Jon-en kontzertuen berri emanez tartekatu ditugu.

3 kortxean asteroko zita musikarekin

Udako beroek ez dute gure irratsaioaren erritmoa eten, asteroko zita egin dugu musikarekin 3 kortxean. Disko berriak eta agenda izan dira nagusi, azken honetan, denen gainetik Jazzaharrean, aurtengo edizioan ere kontzertuak ia egunero izango baitira Gasteizko hainbat txokotan.

Joseba B. Lenoir zuzenean 3 Kortxean

Horixe izan dugu aste honetako irratsaioan protagonista Joseba B. Lenoir estudioetara hurbildu zaigu, gitarra, pedal eta gainontzekoekin zuzenean zenbait abesti jo eta bere bakarkako lehen proiektuaz hitz egitera. Hiru harribitxi utzi dizkigu abesti moduan.

Horretaz gain Euskal Herria Zuzenean eta gainontzeko agendako kontzertuei begirada eman diogu baita, nola ez, disko berri batzuk aurkeztu ere, esaterako Izu Nauk edo ZZ Blues Band taldeenak.

Euskal Herria Zuzenean jaialdia 3 Kortxean

Euskal Herria Zuzenean jaialdia 3 Kortxean

Joan den astean Azkena Rock jaialdia izan genuen hizpide 3 kortxean eta protagonista asteburu osoan zehar Gasteizen. Aste honetarako beste jaialdi eredu bat ekarri dugu gurera, Euskal Herria Zuzenean ere musika jaialdia da nagusiki baina herri ekimenetik sortua eta lanerako modu erabat ezberdinarekin. Jaialdiaren ingurukoak Izarne antolakuntzako kideak kontatu dizkigu.

Disko berri dexente ere aurkeztu dizkizuegu, esaterako, Fourscore, Turboshit edo Babel taldeenak baita kontzertuen agenda oparoaren berri eman ere.

Iheskide taldearen lan berria 3 Kortxean hizpide

​… irabazi arte!​ du izena durangaldeko Iheskide taldearen lanik berrienak eta horren inguruan ibili gara Tronpi, taldeko baxujolearekin hizketan. Baina hortaz gain, ezin ahaztu asteburu berezia dela honakoa Gasteizen, Azkena Rock jaialdia ospatzen baita. Jaialdiaren beraren ingurukoak eta hirian asteburu honetan dauden ekimen ugarien inguruan ere aritu gara.

Disko berriak eta ohiko kontzertuen agenda ere ezin ahaztu noski! 3 Kortxean beti bezala musikaren mila koloreak!

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies