ERRAIETATIK vol. XXXV | Gautxori zoroen dantza

ERRAIETATIK vol. XXXV | Gautxori zoroen dantza

Gabonetatik bueltan, indarberrituta itzuli da ERRAIETATIK Hala Bediko uhin askeak kutsatzeko asmoz. Aste honetako irratsaioan, musika eszena lokaleko harribitxi bati begira jarri gara, Bidelapurrak taldeko Ander Solozabal ume basatiarekin solasean. Bestalde, historiari erreparatu diogu ere, ’60 eta ’70ko hamarkadan sortutako Northern Soul mugimendu kontrakulturala hurbiletik ezagutzeko.


Izan ere, ‘Gorriak eta bi’ diska kaleratuko du laster Bidelapurrak taldeak, folk tabernazale eta country doinuak oinarri eta jatorrizko bikotea seikote bihurtuz. Eta urtarrilaren 20an aurkeztuko dute Moonshine Wagon taldearekin batera Hell Doradon eskainiko duten kontzertuan. Diskatzar berri honetako kanta batzuk entzuteko aukera izan dugu, eta Ander Solozabal taldekide eta ume basatiarekin hitz egin dugu: Bidelapurrak taldearen bilakaera, diska berriaren nondik norakoak, autoekoizpena, panorama musikala… izan ditugu hizpide.

Irratsaioaren bigarren erdian, Northern Soul mugimendu kontrakulturalera hurbildu gara. Altxatutako ukabil beltz bat eta ‘Keep the Faith’. Fedea Gorde. Hauxe izan zen Northern Soul-aren lelo nagusia. 60ko hamarkada amaieran, Erresuma Batuan, bereziki Ingalaterrako iparraldean sortutako musika eta dantza korronte bat izan zen: birak, bueltak, karateko ostikadak, itzulipurdiak… Bere oinarria: soul beltzaren soinu berezia, erritmo nabarmendu eta tempo altuarekin. 

Eszena hau eta honekin lotutako moda zein dantza-estiloa bat-batean zabaldu ziren Erresuma Batuko areto eta gaueko clubetan, gero eta tempo arinagoa eta frenetikoagoa bultzatuz. Gazte hauek gau osoak ematen zituzten dantzan, eta askotan, kilometroak eta kilometroak ematen zituzten errepidean, gustokoen zituzten clubetara joateko. All-nighters edo ‘gaupaseroak’ ziren.


TRACKLIST

01 – Bidelapurrak – Alferrik
02 – Bidelapurrak – Arabaman
03 – Bidelapurrak – Lepagorri
04 – Al Wilson – The Snake
05 – Chuck Wood – Seven Days Too Long
06 – Dobie Gray – Out On The Floor
07 – Billy Butler – Right Track
08 – Tami Lynn – Im Gonna Run Away From You
09 – Gloria Jones – Tainted Love

Ane Labaka (Txakur Gorria): “Sormena era kolektiboan bizi nahi dugu”

Ane Labaka (Txakur Gorria): “Sormena era kolektiboan bizi nahi dugu”

2017ko azken saio honetan, Erraietatikeko ume basatiok txakur gorri hauetara gerturatu gara. Horretarako, lehenik eta behin, Txakur Gorria sortzaileen kolektiboko Ane Labakarekin solastu gara. Txakur Gorria lau neska gaztek 2016. urtean sortu zuten eta orain arte ibilbide oparoa izan dute: bost tramankulu kultural atera dituzte, horien artean ikus-entzuneskoak, ikuskizunak eta literatura lanak. Anek kolektiboaren nondik-norakoak kontatu dizkigu: noiz, nola eta zergatik sortu ziren, zein oinarri dituzten, etorkizuneko erronkak…

 

ERRAIETATIK vol. XXXIV | Txakur gorrien zaunka polifonikoa

ERRAIETATIK vol. XXXIV | Txakur gorrien zaunka polifonikoa

ERRAIETATIK vol. XXXIV | Txakur gorrien zaunka polifonikoa

Txakurrak bazterretara daude kondenatuta. Bakarrik, goseti eta gaixo bizirautera kondenatuta aspaldi bizkarra eman zien mundu batean. Baina batzutan, etsipenak behartuta,  txakur hauek antolatzen dira eta bere zaunka ahulak batera intonatzen dituzte. Txakur gorriak dira hauek eta zeruraino goratzen diten zaunka polifonikoak mundu petral hau dardarka uzten du.


2017ko azken saio honetan, Erraietatikeko ume basatiok txakur gorri hauetara gerturatu gara. Horretarako, lehenik eta behin, Txakur Gorria sortzaileen kolektiboko Ane Labakarekin solastu gara. Txakur Gorria lau neska gaztek 2016. urtean sortu zuten eta orain arte ibilbide oparoa izan dute: bost tramankulu kultural atera dituzte, horien artean ikus-entzuneskoak, ikuskizunak eta literatura lanak. Anek kolektiboaren nondik-norakoak kontatu dizkigu: noiz, nola eta zergatik sortu ziren, zein oinarri dituzten, etorkizuneko erronkak…

Ane Labaka (Txakur Gorria): «Sormena era kolektiboan bizi nahi dugu»

Liuberiak Sobietar Batasuneko prentsako protagonistak

Irratsaioaren bigarren atalean, berriro ere, Sobietar Batasunera hurbildu gara. Iraultzaren hasiera alde batera utzita , 70. eta 80. hamarkadako urte arriskutsuetara bidaiatu dugu. Urte horietan Moskuko eta ia Sobietar Batasun guztiko kaleetan gazteen arteko borrokak zeuden. Alde batetik, mendebaldeko mugimendu kontrakulturalak imitatzen zituzten gazteak zeuden, bestetik sozialismoa eta Sobietar Batasuna defendatzen zuten liuberiak. Liuberiak Moskuko kanpoaldeko Liubertsy auzoko gazteak ziren. Orduak pasatzen zituzten gimnasioetan eta Moskuko erdigunera joatean zirenean Sobietar Batasuneko etsaiak ziren punky, heavy eta rockerrak jipoitzen zituzten. Sobietar Batasuneko txakur gorriak ziren.

ERRAIETATIK vol. XXXIII | Atari Nerabeen Matxinada

ERRAIETATIK vol. XXXIII | Atari Nerabeen Matxinada

Makinek pentsatzen dutenean, izua zabaltzen da gobernuen artean. Atari Teenage Riot taldearen ekintza zaratatsuak sistema alemaniarra estutasunean jarri zuen 90. hamarkadaren hasieratik. Soinu digitala eta aktibismo politikoa uztartzen dituen martxa erradikala abiatu zutenetik. 1992. urtean Berlinen sortu zirenetik. ERRAIETATIK irratsaioko ume basatiok omenaldi xumea egin nahi izan diogu Atari Nerabeen Matxinadari.


Establishmentaren kontrako matxinada hau politikoa gainditu eta arlo artistikoan ere islatu da: Alemanian jaio zen Atari Teenage Riot, musika elektronikoaren jaioterrian, hain zuzen ere; talde honi esker, huts egite eta artista solte batzuen gainetik, technoa ideologiaz blaitu zen diskoteka eta neon argien azalkeria atzean uzteko. Gainera, Alemaniako techno eszenan neo-nazismoaren eragina areagotzen ari zen testuinguruan iritsi ziren.

Sakonki politizatuta, anarkismoa eta antifaxismoa uztartzen dituzte. Punk hitzak eta techno musikaren erritmo zein soinuak uztartuz, digital hardcore izeneko generoa asmatu zuten. Euren burua “disc jockeyen konspirazio” gisa aurkeztuz, ATReko kideak inor baino lehenago iritsi ziren 3. milurtekora, mezu argi batekin: «Ez bozkatu! Istiluak sortu! Poliziaren kotxeak erre! Emakumeak onartu! Terroristak errespetatu! Telebistak suntsitu! Espetxeak apurtu! Moral kristaua desegin! Sexua! Graffiti gehiago! Drogak eta Focault sustatu! Biziraun! Zeren zain zaudete? Egin ezazue. Mundua aldatu dezagun!».


TRACKLIST

01 – ATARI TEENAGE RIOT – Start The Riot
02 – ATARI TEENAGE RIOT – Kids Are United
03 – ATARI TEENAGE RIOT – Speed
04 – ATARI TEENAGE RIOT – Deutschland (Has Gotta Die)
05 – ATARI TEENAGE RIOT – Hetzjagd Auf Nazis (Live in Berlin 1993)
06 – ATARI TEENAGE RIOT – Destroy 2000 Years of Culture
07 – ATARI TEENAGE RIOT – Revolution Action
08 – ATARI TEENAGE RIOT – Collapse of History
09 – ATARI TEENAGE RIOT – J1M1

ERRAIETATIK vol. XXXII | Memoria iraultzaren bizigarri

ERRAIETATIK vol. XXXII | Memoria iraultzaren bizigarri

Estudioetan sufritutako sabotaiei aurre eginez, Erraietatikeko saio berri bat osatu dugu memoria ardatza izanik. Horretarako Bastidan 1933. urtean burututako matxinada komunista libertarioaren berri emango dugu. Honekin batera, Pedro baigorri iraultzaile eta internazionalistaren bizitza hizpide izango dugu. Azkenik, Erraietatikeko ume basation belarriak urratu dituen musikarekin blaituko dugu irratsaioa.

«Labastida 1933» proiektu memoralista baliatuz, Bastidan 1933. urtean burututako matxinada iraultzailea izango dugu mintzagai irratsaioaren lehengo zatian. Garai horietan, Espainako II. errepublikan, 1933. urteko haustekundeetan CEDA eskuineko koalizioak garaipenarekin egin zen. Honen aurrean, altxamenduak burutu zituzten Espainako Estatuko leku desberdinetan, tartean Arabako Bastida herrian. Bertan CNT sindikatuak gidaturik matxinada burutu zuten ezkertiarrek. Gertakari hauek errepesatuko ditugu.

Ondoren Pedro Baigorri iraultzaile eta internazionalista nafarraren bizitza ekarriko dugu gurera. Laister Txalapartak bere biografia kaleratuko du eta hau probestuz, bere bizitza interesgarriaren berri eman nahi izan dugu. Pedro Baigorri sukaldaria bezala hasi zen Iruñan eta Donostian baina bere ideia iraultzaileek behartuta lehenik Parisera eta gero Kubraa eta Kolonbiara abiatu zen garaiko mugimendu iraultzailean parte hartzeko. Kuban Fidel eta Raul Castroren laguna, laguntzailea eta sukaldaria izan zen. Baina bere sen iraultzaileak Kolonbiara eraman zuen. Bertan hainbat matxinada eta gerriletan parte hartu eta gero 1972. urtean Kolonbiako mendietan bizitza utzi zuen.

TRACKLIST

01 – Blitzkrieg Bop – Ramones

02 – Walk Like a Panther – Algiers

03 – Unites States of Horror – Ho99o9

04 – Street Power – Ho99o9

05 – Hail to the Chief – Prophets of Rage

 

ERRAIETATIK vol. XXXI | Urriko Iraultza 100 urte (IV)

ERRAIETATIK vol. XXXI | Urriko Iraultza 100 urte (IV)

Aste honetako ERRAIETATIK irratsaioan, amaiera eman diogu Urriko Iraultzaren mendeurrenari eskainitako lau irratsaio berezien monografikoari. Horretarako, bi gai jorratu ditugu: alde batetik, borroka feministaren zein emakumeen ekarpena eta, bestalde, Errusiako Iraultzak eta Sobietar Batasunak utzitako irakaspenak.


Lehen zatian, Otsaileko Iraultza Martxoaren 8ko emakumeen martxa baten txinpartarekin piztu zela gogora ekarri dugu. Gainera, 1905eko Iraultzatik eta Sobietar Batasunaren historian zehar, borrokaren lehen lerroan izan ziren emakumeak omendu nahi izan ditugu.

Besteak beste, Aleksandra Kolontairen inguruan aritu gara, bere teoria eta praktikarekin, askotan burkideen oztopoak gaindituz, feminismo sozialistaren oinarriak ezartzen lagundu zuen ume basatia.

Azkenik, hilabete honetako monografikoarekin amaitzeko, Urriko Iraultzak zein Sobietar Batasunak utzi dizkigun irakaspenei erreparatu diegu, etorkizunari begira, lorpenetatik eta akatsetatik ikasi nahian. Horretarako, ‘A Desalambrar’ irratsaioan Iñaki Etaiori egindako elkarrizketa baliatu dugu, ume basation ekarpen labur eta xumearekin.

ERRAIETATIK vol. XXX | Urriko Iraultza 100 urte III

ERRAIETATIK vol. XXX | Urriko Iraultza 100 urte III

Azaroan zehar ERRAIETATIK irratsaioan Urriko Iraultzaren mendeurrena ospatzeko 3. irratsaio berezian, zinema sobietarrari erreparatu diogu. Izan ere, garaipena lortu ostean, zinema bultzatzeko apustua egin zuen botere sobietarrak, 1919an Sovkina -zinemaren ekoiztetxe nazionala- eta Estatuko Zinematografia Eskola sortu zituenean.

‘Potemkin Korazatua’ (Sergei M. Eisenstein, 1925)

«Arte guztien artean, zinema da guretzat garrantzitsuena», zioen Vladimir Leninek. Bazekien zeri buruz ari zen: %80ko analfabetismoa zuen herri batean, irratia eta zinea baitziren masa komunikaziorako eta ideia berrien transmisiorako hedabide eraginkorrenak. Sobietar Zinemaren filmografia sekulakoa bada ere, ordubete honetan lehen urteei eta zinegile esanguratsuenei begira jarri gara batez ere, honetan sakontzeko eta zinefiliarako gonbidapen xume gisa.

Iraultzaren lehen urteetan, zinemagintza berriaren inguruko teoria eta esperimentazio itzelak egin ziren, besteak beste: Lev Kuleshov-ek ‘Kuleshov Efektua’ mahaigaineratu zuen, muntai zinematografikoaren oinarriak jarriz. Ondoren, bere ikasleak ziren Sergei M. Eisenstein eta Vsevold Pudovkin, edo Dziga Vertov dokumentalgilearen eskutik, zinema sobietar abangoardistaren hastapenak iritsi ziren, muntaiaren bitartez zinema konbentzionalaren zimenduak astinduz eta Zinemaren Historian gorriz idatzitako pasarteak eta maisulanak utziz.

Beranduago, 2. Mundu Gerrarekin, Errealismo Sozialistaren nagusitzearekin eta zentsurarekin batera, sobietar zinema esperimentalaren krisia iritsi zen, 60. hamarkadan berreskuratu zen arte. Orduan, sobietar zinemaren izen propio erraldoietako beste bat iritsi zen: Andrei Tarkovsky.

ERRAIETATIK vol. XXIX | Urriko Iraultza 100 urte II

ERRAIETATIK vol. XXIX | Urriko Iraultza 100 urte II

ERRAIETATIK irratsaioan aurrera jarraitzen dugu Urriko Iraultzaren mendeurrena (1917-2017) ospatzeko lau irratasio bereziekin. Lehenengo saioan, Urriko Iraultzaren testuingurua jorratu genuen, eta oraingoan, eztanda historikoarekin eskuz esku zihoan iraultza kulturalari erreparatu diogu. Hau da, Errusiako abangoardia artistikoei begira jarri gara, besteak beste: margolanak, literatura, arkitektura, musika…

Lilya Brik-en erretratua (Alexander Rodchenko, 1924)


Dimitri Shostakovich (1906-1975) konpositore sobietarra, 1933. urtean

Dimitri Shostakovich konpositore sobietarraren V. Sinfoniarekin lagunduta (1937), Urriko Iraultzaren hazia erein eta honen osteko loraldia bizi zuten Errusiako abangoardia artistiko-kultural ezberdinak ezagutu ditugu. Izan ere, beste potentziekin alderatuta atzerapen handiko Errusian, XIX. mende amaieratik hasi ziren abangoardia hauek bere bidea egiten. 30. hamarkadan errealismo sozialista inposatu zen arte loratu ziren disziplina ezberdinak, iraultza eta kulturaren arteko sinergiak sortuz. Iraultzaren aldeko artea ‘fabrikatu’ zuten, mundu berri bati bidea irekiz.

«Por suprematismo entiendo la supremacía de la sensibilidad pura en las artes figurativas. Para el artista suprematista siempre será válido aquel medio expresivo que permita que la sensibilidad se exprese de modo posiblemente pleno como tal, y que sea extraño a la objetividad habitual». Kazemir Malevich

El Lissitzky – ‘Derrotar a los blancos con la cuña roja’ (1920)

Errealitatea konplexuagoa bazen ere (sakontzera animatzen zaituztegu), izen propio zein mugimendu ezberdinak identifikatu ditzakegu abangoardia hauetan. Adibidez, margolaritzan korronte ugari topatu ditzakegu, figuratibismotik abstrakzionismora bidean: neoprimitibismoa, suprematismoa, konstruktibismoa, cubofuturismoa, futurismoa, raionismoa…  Suprematismoaren korrontean, Malevich edo Lissitzky bezalako artisten izenak azpimarratuko genituzke. Bestalde, konstruktibismoa, «herritik eta herriarentzat» garatutako arkitekturarekin zerikusia duen mugimendua izan zen.

«Kaleak gure pintzelak dira, plazak gure paletak». Vladimir Mayakovsky

Vladimir Mayakovsky-ren erretratua (Alexander Rodchenko, 1926)

Literaturaren arloan, errusiar futurismoa aipatu behar dugu. 1912an, San Petersburgon, Hylaea taldeak kaleratutako ‘Publikoaren gustuari zaplastekoa’ manifestuaren harira sortu zen korronte hau. Iraultza garaian, euren artea sozialismoaren eta iraultzaren mesedetan erabili zuten. Tartean, Vladimir Mayakovsky poeta topatu dezakegu, Erraietatik-eko kideontzat ume basati kuttuna.

Datorren astelehenean, Urriko Iraultzaren mendeurrenari eskainitako 3. irratsaio berezian, abangoardia errusiarraren baitan garrantzi berezia izan zuen zinema sobietarrari begira jarriko gara.


Erraietatik vol. XXVIII | Urriko Iraultza 100 urte I

ERRAIETATIK vol. XXVIII | Urriko Iraultza 100 urte I

ERRAIETATIK vol. XXVIII | Urriko Iraultza 100 urte I


«Botere guztia sobietentzat!» zen boltxebikeen kontsigna eta horri jarraituz 1917ko Urriaren 24ean eta 25ean boterea hartzeari ekin zioten Errusiako ume basatiak. Lortu zuten eta hortik aurrera Leninen eta boltxebikeen gidaritzapean historiako lehengo estatu sozialista sortu zen; langileak bere bizitzaren jabe bihurtu ziren. Urtemuga benetan garrantzitsua egunotan bizi duguna. Bizirik dirau sobietar iraultzaren izaera eta beharra eta asko dira atera beharreko irakaspenak. Erraietatikeko kideok lan horretan buru-belarri jarriko gara datorren asteotan: Urriko Iraultzaren eta inguruko mugimendu kulturalak aztertuko ditugu datozen irratsaioetan.

Horrela, azaroko lehengo irratsaio honetan historiari erreparatu diogu. Errusiako Iraultza 1917ko osatilean hasi zen, Emakume Langilearen Egunean hain zuzen. Garai zailak ziren, gosetea eta gerra pairatzen ari ziren errusiarrek. Testuinguru horretan emakumeek pizru zuten Iraultzaren sugarra eta azkar batean Errusia osotik zabaldu zen. Tsarra abdikatu eta Behin-Behineko Gobernua ezarri zen. Petrogradoko Sobieta osatu zen ere. Errusiako Iraultza hasi zen.

Hilabete nahasiak izan ziren hurrengoak: protestak, grebak, sarraskiak, estatu-kolpe saiakerak… Apirilean, ordea, Lenin Errusiara bueltatu zen eta berarekin Apirileko Tesiak ekarri zituen. Boltxebikeek boterea lortzeko programa bat zuten eta horretarako prestatu ziren. Urriaren 24eko goizaldea izan zen momentua. Boltxebikeek gidatuta langileriak Behin-Behineko Gobernua bota eta boterea eskuratu zuen. Sobietar Iraultza hasi zen.

Hau guztiaren berri emateko bi balibide nagusi izan ditugu. Batetik, Warren Beattyren «Reds» pelikula. Ipar Amerikako industriako pelikula izanik ere, garaiko molde asko apurtu zituen. John Reeden kazetari eta iraultzailearen abentura eta desbenturak kontatzen dizkigu, horietako asko Errusiako Iraultzan bizi izan zituelarik. Errusiako Iraultzako bizipen horiek, gainera, «Ten Days that Shook the World» liburuan bildu zituen, bereziki Urriko Iraultzaren prestakuntza eta garapena. Liburu paregabe hau izan da erabilitako bigarren balibidea.

Power to the soviets!

 

ERRAIETATIK vol. XXVII | Egunsenti gorri baten hitzaurrea

ERRAIETATIK vol. XXVII | Egunsenti gorri baten hitzaurrea

Azaroan, Urriko Iraultza sobietarretik 100 urte beteko dira (1917-2017) eta, horren harira, lau irratsaio berezi eskainiko ditugu gurean, mendeurrena behar bezala ospatzeko. Astelehenero, Urriko Iraultzak historian, pentsamenduan, kulturan, zinean… utzitako aztarna hizpide izango dugu.


Kronstadt-eko Petropávlovsk akorazatuko marinelak «Burgesak akatu» zioen bandera batekin

Aste honetan, ordea, mamian sartu gabe, motorrak berotzen joateko proposamen pare bat ekarri ditugu irratsaiora: alde batetik, historia pixka bat, anarkismoak Errusiako Iraultzan izandako papera ezagutzeko. Horretarako, Carlos Taibo idazle, irakasle eta pentsalariak idatzitako «Anarquismo y Revolución en Rusia (1917-1921)» liburua baliatu dugu. Kontraesanak kontraesan, ume basati anarko-boltxebikeen ekarpen disidentea goraipatu nahi izan dugu Urriko Iraultzaren osotasunari eutsi baino lehen.

«Anarquismo y Revolución en Rusia (1917-1921)» (Carlos Taibo, 2017)

Kasu honetan, XX. mende hasierako Errusian, autoorganizazioa, komunalismoa, ekintza zuzena edo elkar babesa mahaigaineratu zituzten mugimendu anarkisten ibilbidea ezagutu dugu. Honekin batera, sobietak, lantegietako komiteak, komunak, sozialista iraultzaileak, anarko-komunistak, anarko-sindikalistak, Kronshtadt-eko marinelak, gerlari majnovistak eta, nola ez, errepresioa eta porrota.

Eina-ren azken diska: «Bolxevic» [2017]

Bestalde, musika pixka bat ere izan dugu gaurkoan. Izan ere, Eina talde katalanak «Bolxevic» diska berria argitaratu du, hain zuzen ere, Urriko Iraultzaren mendeurrena ospatzeko. Vilafranca del Penedès-etik datorren talde interesgarri honen ibilbidea ezagutzeko eta anarko-boltxebikeen historia girotzeko baliatu dugu diska hau. Punk soinuetan oinarritutako Inadaptats talde klasikotik, soinu esperimentalagoetara jo duen taldea da Eina. Apustu musikal oso interesgarria izateaz gain, klaseen arteko borrokarako «erreminta» gisa du Einak bere burua. 2008an «L’Art de la Guerra» diskarekin hasitako eta 2011n «L’Estat i la Revolució» diskarekin jarraitutako ibilbidearen urrats gehiago baino ez da «Bolxevic».


TRACKLIST

01 – LA OREJA DE VAN GOGH – 20 de enero
02 – INADAPTATS – Orgull de Classe
03 – EINA – L’Esperit de La Comune (feat. Indarrap)
04 – EINA – L’Estat i la Revolució
05 – EINA – Honor i glòria, Bolxevics
06 – EINA – La revolució no es fa, s’organitza
07 – EINA – Foc d’Octubre
08 – EINA – Banderes rojes endolades

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies