Arriagako okupazioaren irudiak
Larunbata goizean Arriaga 10 etxea okupatu zuten auzoko eta inguruko hainbat gaztek. Hala ere, egun osoan zehar izandako udaltzinen setio itogarria zela-eta, atzo, igandez, etxea hustea erabaki zuten.
Etxe barruan bederatzi gaztek egun osoa pasa zuten, etxea garbitzen eta egokitzen, baina udaltzainek kanpoko jendea, janaria eta ura sartzea galarazi zuten. Gaualdean, bost gazte atera ziren etxetik, horietako lau adin txikikoak eta poliziak identifikatu egin zituen. Etxean soilik lau gazte gelditu ziren eta, gaua bertan pasa ostean, atzo eguerdi aldean atera ziren, etxea hutsik geratu da beraz. Gazteok identifikatu ostean, udaltzainak etxe barrura sartu ziren eta su-hiltzaileek etxeko balkoia ere itxi zuten.
Arriagako Gazte Asanbladak jakinarazi digu bertatik alde egin dutela, baina polizia munizipalak inguruan jarraitzen duela, kordoi poliziala mantenduz. “Etxetik joan izanak ez du esan nahi etsi dugunik, Arriagako gazteok aurrera jarraituko dugu, ozptopoak oztopo, auzoko gazteriarentzat toki alternatibo bat bilatuz, auzoa berpiztu nahian eta gazteen parte hartzea sustatuz. Azkenik, salatu nahiko genuke polizia munizipalak izan duen aktuazioa, barruan zeuden gazteei ura eta janaria eramatea galerazten, eta baita izandako jarrera oldarkorra, justifikazio gabeko detentzio mehatxuekin eta mezpretsuekin”, adierazi dute gazteek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!