Arabako Bertsolari Txapelketa 2011: BETE!
Iazko Kuadrilla arteko txapelketaren ondoren, badator berriro ere “tradizionaltzat” dugun Arabako bertsolari txapelketa. Joan den larunbatean aurkeztu zen Gasteizko Amaia zentroan, eta “BETE!” da aurtengorako aukeratutako lema, eta bertsolarientzat hain garrantzitsuak diren ur botilatxoa hartu dute sinbolotzat. Datorren asteburutik aurrera, izango dugu beraz zer entzun, eta porrak zeri buruz egin…
Aurtengo honetan webgunea ere estreinatuko du txapelketak, gainera: hemendik aurrera zerbait jakin nahi baduzue, www.arabakotxapelketa.org helbidera jotzea besterik ez duzue. Aitzakia gutxi beraz, puntuazio eta abarren berri jakiteko…
Lehenengo kanporaketa datorren larunbatean (otsailak 12) izango da, Laudioko Basalarrina elkartean. Eta hortik aurrera, egurra. Bertxokon, astero astero egingo dizuegu gertatzen ari denaren analisi sakon, muindun eta kontrastatua, nola ez bada. Bitartean, BETE!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!