Ane Pedruzo (Oihaneder euskararen etxea): “arnasguneak behar dira Gasteizen euskara hizkuntza hegemonikoa izan dadin”
Oihaneder Euskararen Etxeko euskara teknikaria den Ane Pedruzo izan dugu gaur Kantoian, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Oihanederrek 2 urte bete zituen orain dela hilabete batzuk, eta proiekturaren bilakaera zein etorkizunerako dituzten erronken inguruan aritu gara Anerekin.
-
Kantoia: Ane Pedruzo (Oihaneder euskararen etxea): "arnasguneak behar dira Gasteizen euskara hizkuntza hegemonikoa izan dadin"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!