Agurne Barruso (Araba Euskaraz): “Jendearengandik gertu egon nahi dugu, elkarlanerako prest”
Agurne Barruso, Armentia Ikastolako zuzendaria, izan dugu gaur Hizpidean. Ekainaren 16an ospatuko den Arabako Ikastolen aldeko festaren inguruko berri eman digu Agurnek, eta aurtengo berezitasunak aipatu.
Arabako euskalduntzean parte hartzen duten beste eragileekin elkarlanean aritzeko prestutasuna adierazi du Agurne Barrusok, eta beren ikastola Gasteiztarroi gerturatzeko asmoa erakutsi du.
Elkarrizketa osoa entzungai.
-
Hizpidea: Agurne Barruso (Araba Euskaraz): "Jendearengandik gertu egon nahi dugu, elkarlanerako prest"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!