Beste emakume bat eraila
Gaur berriro ere Emakumeon Mundu Martxako plataformak zuengana jotzen du azken erailketa salatzeko asmoarekin deitu ditugun kontzentrazioen berri emateko. Astelehenean 73 urteko gizon batek Annie Forment, bere emazte ohia, erail zuen eskopetaz Miarritzeko kaleetan.
Emakumeon aurkako indarkeria gure gizartean gertatzen den giza eskubideen urraketa larrienetakoa eta hedatuenetakoa da. Emakume izateagatik jasaten dugun biolentzia oroz ari gara: sexu erasoak, prostituzio behartua, lantokietako sexu-jazarpena, jipoiak eta emakumeon erailketak… Emakumeon aurkako indarkeria patriarkatuaren oinarrian dago, eta honek, gizartean emakumeok jasaten dugun mendekotasuna betikotzeko kontrol mekanismo gisa erabiltzen du biolentzia.
Aurten dagoeneko 6 dira indarkeria patriarkalaren ondorioz eraildako emakumeak: Elena Cal (urtarrilean), Amelia Sanchez (otsaila), Isabel Velez (otsaila), Bonifacia Ruiz (apirila) eta Amelia Amaya (uztailean).
KONTZENTRAZIOA
Gasteizen, hilak 23an, osteguna
arratsaldeko 8:ooetan
Andra Mari Zuriaren Plazan
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!