Nora: “Estatuan egindako identitate sexualaren eta genero dibertsitateren inguruko inkesten emaitzak negatiboak izan dira”
Gaurkoan Nora izan dugu gure estudioetan. Oraingoan, bere master bukaerako lanari buruz hitz egin digu. Izan ere, bere lanaren izenburua “Aniztasun sexualaren eta genero identitatearen inguruko analisia eskolan: tutoretzako orduan transexualitatea lantzeko proposamen didaktiko bat” da.
Aurkeztu digun lanak bi atal ditu:
- Ikerketa enpirikoa: Gasteizko ikastetxe batean, DBH 4ko 73 ikaslek inkesta bat bete zuten eta erantzunak analisi estatistikoen bidez atera dira.
- Esku-hartzea, tutoretzako orduetan gauzatutakoa: Bi sesio egin dira DBH 3ko 3 klasetan.
Elkarrizketan zehar, ikerketa honetan atera diren emaitzetaz eta ondorioetaz hitz egin dugu.
-
Kantoia: Nora: "Estatuan egindako identitate sexualaren eta genero dibertsitateren inguruko inkesten emaitzak negatiboak izan dira"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!