Zer ari gara normalizatzen?
Uda honetan, Gasteizko jaien buelta, galdera bat etorri zitzaidan burura: zer da politika, eta zer ez? Edo nork erabakitzen du zer den politikoki onargarria?
Maider Etxebarria alkateak esan zuen jaiak ez zirela politikarekin nahastu behar, Zeledonek Martxoaren 3a gogora ekarri zuenean eta txupinazoan herri mugimenduko eragileek gure aldarriak atera genituenean, besteak beste. Mezu argia zen: jaiak ez omen dira aldarrikapen politikoetarako lekua.
Baina aste batzuk lehenago, Etxebarria Espainiako selekzioaren kamiseta jantzita agertu zen prentsaurreko batean. Eta hor dago kontraesana. Kamiseta bat baino gehiago zen. Sinbolo bat, identitate bat. Inposatu nahi den proiektu politiko baten irudia. Orduan, zergatik ez zen hori politika?
Badirudi batzuetan politika ikusezin bihurtzea dela politika egiteko modurik eraginkorrena. Espainolismoa normaltzat aurkezten denean, ez omen dago ezer politikorik. Euskal Herria, gure memoria, gure hizkuntza edo gure burujabetza aipatzen ditugunean, ordea, berehala eskatzen da “politikarekin ez nahastea”.
Ez gaitezen engainatu: gure kaleak ez dira inoiz neutroak izan. Ezta gure jaiak ere. Ezta kirola, hizkuntza, kultura edo eguneroko bizitza ere. Galdera ez da ea politika gure bizitzan dagoen ala ez. Galdera da noren politika gailentzen den, zein ideiak bihurtzen diren normaltzat eta zeintzuk suertatzen zaizkien deserosoak.
Testuinguru hori ezin dugu bereizita ulertu munduan gertatzen ari denetik. Kapitalismoaren orain arteko eredua agortzen ari den unean, erreakzioa eta faxismoa indartzen ari dira. Euskal Herrian, gainera, prozesu horrek espainolismoaren indartzearekin lotura zuzena du. Baina ez gaude horretara kondenatuta. Euskal Herrian bada bestelako etorkizun baten aldeko indarra. Hamarkadetako borrokek erakutsi digute antolakuntzak, kaleak eta komunitateak errealitatea aldatzeko gaitasuna dutela.
Horregatik, Ernaik deitutako irailaren 13ko Donostiako manifestazioa ezin dugu hitzordu huts gisa ulertu. Une politiko baten isla da, Euskal Herriaren aldeko eta faxismoaren aurkako aldarrikapenak lau haizetara zabaltzeko aukera.
Eztabaida kalean dago. Eta kalea ez da neutroa. Gure esku dago Donostiako kaleak hartzea
eta gure herriaren askatasunaren alde borrokatzea.
Euskal Herria irabaztera! Faxismoari ez!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
