Oihane Perea eta Josu Ormaetxea BERTSOLARIAK INPUTATUTA
Blusa eta Nesken Batzordeak Euskal preso politikoen senideei elkartasuna adierazteko ekitaldia antolatu zuen, urtero bezala. Bertan Oihane Perea eta Josu Ormaetxea bertsolariek hartu zuten parte. Ekitaldian bertsotan egiteaz gain, presoen senideak oholtzara igo zitezen dei egiteko, zegozkien presoen izenak irakurri zituzten mikrofonoan. Ekitaldiak Gasteizko Udalaren eta Herrizaingo Sailaren baimena bazuen ere, Ertzaintza presente egon zen bertan, eta hiru lagun identifikatu zituen.
Duela pare bat aste Oihane eta Josuri Audientzia Nazionaletik jakinarazpen bat iritsi zitzaien: urtarrilaren 14an 11:00etarako joan beharko dute Madrilera, deklaratzera. Uztailaren 25eko gertaerengatik terrorismoa goraipatzea egozten diete, bertsolari bezala jarduteagatik eta beraien iritzia plazaratze hutsagatik. Aurrekari arriskutsu hau salatzeko prentsa-aurrekoa deitu da datorren urtarrilaren 13an, osteguna, 11:00etan, Gasteizko Amaia Zentroan., baita bertaratzeko deia egin ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
