Uhintifada: Uhintifada 289: Xabier Monasterio: «Herri zanpatuetatik albiste txarrak baino ez ditugu jasotzen. Guk hango kontu ederrak ere jaso nahi izan ditugu, bertako idazleen hitzetan»
Herri zanpatu eta gutxituetatik albiste txarrak baino ez ditugu jasotzen eguneroko albistegietan, baina herri horietan gauza eder askoak ere badira. Horiexek jaso nahi izan ditu Erroak argitaletxeak ‘Herrien mintzoa‘ liburu bilduma internazionalistan.
Bertan jatorrizko herri horietako bertako idazleen lanak jaso eta euskaratu egin dituzte. Bildumako lehengo bi izenburuak Beduino bat Karibe aldean Ali Salem Isemu idazle sahararrarena, eta ‘Qissat, Palestinako emakumeen ipuinak’.
Azken honek Jo Glanville kazetari britaniarrak hautatutako hamasei emakume palestinarren ipuinak biltzen ditu. Ipuinok hamasei emakume ezberdinek idatziak dira, Palestina osokoak: Zisjordania eta Gazakoak, 48ko eremuetakoak, zein diasporakoak; eta Palestinako gizarte anitz eta konplexuaren isla dira; gatazka armatuaren kronikatik gertuagokoak batzuk, eta maitasun istorio intimotik gertuagokoak besteak; baina ezinbestean Palestinako herriak pairatzen duen okupazio egoerak zipristinduak; eta emakume begiradaz idatziak.
Aste honetako atalean Xabier Monasterio izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Monasterio Erroako editorea da eta ipuin bilduma hau euskaratzeko lana egin du. Haren eskutik, ohiko hedabideek kontatzen ez dituzten palestinarren istorio horietara hurbildu gara.
-
Uhintifada: Uhintifada 289: Xabier Monasterio: «Herri zanpatuetatik albiste txarrak baino ez ditugu jasotzen. Guk hango kontu ederrak ere jaso nahi izan ditugu, bertako idazleen hitzetan»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!