Uhintifada: Teresa Aranguren: «Sabra eta Chatilako sarraskiak XX. mendeko krimen lazgarrienetako bat dira, krimen lazgarriz betetako mende bateko lazgarrienetakoak»
Uhintifada 436. Uhintifadako denboraldi berri bati hasiera eman diogu historia garaikideko gertakari lazgarrienetako bat oroitzen dugun aste berean. Izan ere, iragan irailaren 16an 40 urte bete ziren Sabra eta Chatilako sarraskietatik. 1982ko egun haietan Libanoko Falange Kristauaren miliziek, Israelgo armadarekin elkarlanean, Beirut mendebaldeko errefuxiatuen kanpamendu horietan sartu eta 3500 herritaretik gora erail zituzten. Handik hilabete batzuetara NBEko Batzar Nagusiak berak genozidio krimen izendatu zuen triskantza hura, baina lau hamarkada geroago oraindik ez dira zuritu hilketa haren inguruko erantzunkizunak.
Uhintifadako denboraldi berri bati hasiera eman diogu historia garaikideko gertakari lazgarrienetako bat oroitzen dugun aste berean. Izan ere, iragan irailaren 16an 40 urte bete ziren Sabra eta Chatilako sarraskietatik. 1982ko egun haietan Libanoko Falange Kristauaren miliziek, Israelgo armadarekin elkarlanean, Beirut mendebaldeko errefuxiatuen kanpamendu horietan sartu eta 3500 herritaretik gora erail zituzten. Handik hilabete batzuetara NBEko Batzar Nagusiak berak genozidio krimen izendatu zuen triskantza hura, baina lau hamarkada geroago oraindik ez dira zuritu hilketa haren inguruko erantzunkizunak. Gertaera lazgarri haien inguruko oroimen historiko ariketa bat egiteko, itzal handiko gonbidatua izan dugu Uhintifadako mikrofonootan, Teresa Aranguren kazetari beteranoa. Aranguren Mundo Obrero agerkariko korrespontsala zen Libanon zorigaiztoko egun haietan, eta oso gertutik bizi izan zituen istorio odoltsu haren aurrekariak. Bere jardunean sarraski hari bidea eman zion testuinguru historikoaz hitz egin digu. Bere esanetan eraso hura propio bideratuta zegoen zahar, emakume eta umeen kontra. Salatu du, halaber, Israelgo armadaren eta Ariel Sharon bezalako pertsonaien esku hartzea ezinbestekoa izan zela sarraskia antolatzeko, gaur egun arte Israelek bere erantzunkizuna sekula onartu ez badu ere. Triskantzaren ondorengo egunetan krimenaren lekura sartu ahal izan ziren nazioarteko kazetari gutxien testigantza ikaragarriak ere izan ditu hizpide. Azaldu du garai hartako teknologia baliabide eskasak zirela, eta israelgo blokeoaren ondorioz, oso zaila izan zela gertatzen ari zenaren berri ematea. Kontatu du lau hamarkada geroago kanpaleku haiek auzune gainpopulatu eta txirotuak direla, bertan gertaera haiek gogoratzeko oroitarri xume bat baino ez dagoela. Azkenik, salatu du sarraski haiek XX. mendeko krimen lazgarrienetako bat izan baziren ere, ez direla sekula haien gaineko erantzunkizunak zuritu.
-
Uhintifada: Teresa Aranguren: «Sabra eta Chatilako sarraskiak XX. mendeko krimen lazgarrienetako bat dira, krimen lazgarriz betetako mende bateko lazgarrienetakoak»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!