Uhintifada: Uhintifada 422: Tarik Jald: «Gazte palestinarrek halabeharrez dira aktiboak politika arloan. Edozein ume palestinarrek badaki zer den NBE, Nazioarteko Zuzenbidea, eta bere larruan pairatu ditu Giza Eskubideen urraketak»
Aste honetako atalean Al Yudur aurkeztuko dizuegu, espainiar estatuan bizi diren diasporako gazte palestinarren mugimendua. Kolektibo horren kezkak gertuagotik ezagutzeko Tarik Jald izan dugu solaskide, mugimenduko ordezkaria da Euskal Herrian.
Aste honetako atalean Al Yudur aurkeztuko dizuegu, espainiar estatuan bizi diren diasporako gazte palestinarren mugimendua. Kolektibo horren kezkak gertuagotik ezagutzeko Tarik Jald izan dugu solaskide, mugimenduko ordezkaria da Euskal Herrian. Bere jardunean azaldu digu Al Yudurren jarduera politiko aktiboa duten gazteak biltzen direla eta komunean dutela palestinar jatorrikoak izatea, zenbaitetan bigarren edo hirugarren belauniko palestinarrak direlarik. Euren sustrai palestinarrekiko loturari eusteko lan egiten dute, euren nortasunari eta ondare kultural eta historikoari eusteko. Bestalde, gazte palestinar errefuxiatu iritsi berriei ere laguntza eta babesa ematen diete. Salatu du gazte palestinarrei ukatu egin zaiela parte hartze politikorako eskubidea arlo instituzionalean, eta are gehiago diasporako palestinarrak diren horiei. Palestinako Aginteko elitea jaun eta jabe den testuinguru honetan, palestinar gazteek jarduera politikorako duten aukera bakarra ekintza zuzena da. Azaldu du Al Yudurreko militante askok Masar Badilen ere parte hartu dutela, Palestinako ibilbide alternatibo iraultzailean, eta bertan aldarrikatzen dutela komunitate palestinar osoak parte hartze politikoarako duen eskubidea, eta Palestinako askapena ibaitik itsasora. Azkenik, Al Yudur mugimenduak Euskal Herrian burutu dituen ekintzan berri eman digu.
-
Uhintifada: Uhintifada 422: Tarik Jald: «Gazte palestinarrek halabeharrez dira aktiboak politika arloan. Edozein ume palestinarrek badaki zer den NBE, Nazioarteko Zuzenbidea, eta bere larruan pairatu ditu Giza Eskubideen urraketak»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!