Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > Santiago González Vallejo: «CAFek erantzun erabat zinikoa eman die Kontakturako Nazio Puntuak eskatutako txostenei, adierazi die inbertsiogileei tranbiaren proiektua Israelen jorratuko dela, baina gauza nabarmena da trenbidearen ibilbidea Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetan zehar doala»
Uhintifada: Santiago González Vallejo: «CAFek erantzun erabat zinikoa eman die Kontakturako Nazio Puntuak eskatutako txostenei, adierazi die inbertsiogileei tranbiaren proiektua Israelen jorratuko dela, baina gauza nabarmena da trenbidearen ibilbidea Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetan zehar doala»
30 maiatza, 2023UhintifadaIruzkinak desaktibatuta daude Santiago González Vallejo: «CAFek erantzun erabat zinikoa eman die Kontakturako Nazio Puntuak eskatutako txostenei, adierazi die inbertsiogileei tranbiaren proiektua Israelen jorratuko dela, baina gauza nabarmena da trenbidearen ibilbidea Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetan zehar doala» sarreran
UHINTIFADA 458. Datorren ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu du bere Beasaingo egoitzan. Espero liteke topagune hori foro egokia izatea enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodun eta inbertsiogileei nazioarte mailan eskuartean darabiltzan proiektuen inguruan; besteak beste; nazioarteko legedia urratuz, eta okupaziopeko eremuetan zehar, konpainia gipuzkoarra Jerusalem Ekialdearen eta Jerusalemeko hirigunearen artean eraikitzen ari den tranbia linearen inguruan. Baina, zantzu guztien arabera, beste behin ere, seguruenik, ezikusiarena egingo dute etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. 2019an Israelgo administrazioak eremu palestinarrean ilegalki okupatutako koloniak azpiegitura egonkor batez hornitzeko proiektuaren kontratua esleitu zien CAFek eta Shapir konapinia israeldarrak osatutako patzuergoari, proiektua nazioarteko zuzenbidearen kontrakoa bada ere. Gogoratu behar da Shapir, CAFen bazkidea, NBEren zerrenda beltzean dagoela, Palestinako okupazioarekin aberasten den enpresetako bat delako. Kontu honetaz hitz egiteko Santiago Gonzalez Vallejo ekonomilaria gonbidatu dugu Uhintifadako mikrofonootara. Gonzalez Comité de Solidaridad con la Causa Árabe erakundeko kidea da.
Datorren ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu du bere Beasaingo egoitzan. Espero liteke topagune hori foro egokia izatea enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodun eta inbertsiogileei nazioarte mailan eskuartean darabiltzan proiektuen inguruan; besteak beste; nazioarteko legedia urratuz, eta okupaziopeko eremuetan zehar, konpainia gipuzkoarra Jerusalem Ekialdearen eta Jerusalemeko hirigunearen artean eraikitzen ari den tranbia linearen inguruan. Baina, zantzu guztien arabera, beste behin ere, seguruenik, ezikusiarena egingo dute etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. 2019an Israelgo administrazioak eremu palestinarrean ilegalki okupatutako koloniak azpiegitura egonkor batez hornitzeko proiektuaren kontratua esleitu zien CAFek eta Shapir konapinia israeldarrak osatutako patzuergoari, proiektua nazioarteko zuzenbidearen kontrakoa bada ere. Gogoratu behar da Shapir, CAFen bazkidea, NBEren zerrenda beltzean dagoela, Palestinako okupazioarekin aberasten den enpresetako bat delako. Proiektu polemiko horretarako leihaketan parte hartzekoak ziren beste nazioarteko enpresa guztiak erretitratutakoan, CAFek eskuratu zuen kontratua, eta seguruenik horretan parte hartzeak etekin oparoak ekarriko dizkie, epe laburrean, konpainiako zuzendariei; baina epe luzean kalte handia egingo dio enpresaren irudi korporatiboari. Izan ere, dagoeneko nazioarteko merkatuetan jomugan zituzten hainbat kontratuetako parte hartzea kolokan dago. Kontu honetaz hitz egiteko Santiago Gonzalez Vallejo ekonomilaria gonbidatu dugu Uhintifadako mikrofonootara. Gonzalez Comité de Solidaridad con la Causa Árabe erakundeko kidea da eta azken urteotan CAFeko akziodun ere bihurtu da, horrela Akziodunen Batzarrean parte hartzen utziko ziotelakoan, baina gaur egun arte ez diote utzi.
Bere jardunean Gonzalezek proiektuaren gorabeheren berri eman digu, zein puntutan dagoen gaur egun Jerusalemeko tranbia linearen eraikuntzaren proiektua, eta konpainia gipuzkoarraren eta erregimen sionistaren administrazioaren artean dagoen sintonia ona. Ohartarazi du CAFek darabilen etika gutxiko jokaerak ondorioak ekarriko dizkiola nazioarte mailan. Zentzu horretan, salatu du CAFek ezentzunarena egin duela Kontakturako Nazio Puntuak egindako ohartarazpen guztien aurrean. Izan ere, Espainiako Industria Ministerioari atxikitako erakunde horrek txosten ez-finantziero batzuk eskatu zizkion Beasaingo konpainiari eta honek gezurra esan zuen dokumentazio horretan. Besteak beste, adierazi zuen proiektua Israelen egiten ari dela; eta trenbidearen ibilbidea, argi eta garbi, nazioarteko zuzenbideak okupatutzat hartzen dituen eremuetan zehar eraikitzen ari da. Azaldu du, halaber, proiektu horren garapenak Palestinako populazioaren bortxazko deserriratzea dakarrela, eta hori Genevako Itunak debekatzen duela, eta Amnesty International bezalako erakundeek ere salatu dutela. Nabarmendu du, gainera, Norvegiako kasua. Bertan CAFek etorkizuneko kontratuak gal litzake, izan ere, Osloko Udalak iragarri berri du baztertu egingo dituela kontratu publikoetatik Israelgo kolonietan eskuhartzea duten enpresak. Bestalde, azaldu du Europako Sindikatuen batzarrean onartu berri dutela dokumentu bat koloniekiko merkataritza harremanak debekatu daitezela galdegiteko, eta horrek, etorkizunean, ondorioak ekarriko dizkiola CAFi. Azkenik, dei egin du CAF eraikitzen ari den apartheidaren tranbiaren afera presente egon dadila datorren ekainaren 10eko batzarrean, eta horretarako, ahalik eta jende gehien joan dadila egun horretan Beasainen deitutako protestaldietara.
Uhintifada: Santiago González Vallejo: «CAFek erantzun erabat zinikoa eman die Kontakturako Nazio Puntuak eskatutako txostenei, adierazi die inbertsiogileei tranbiaren proiektua Israelen jorratuko dela, baina gauza nabarmena da trenbidearen ibilbidea Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetan zehar doala»
??:??:??
9 01
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.