• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > Luz Gomez: «7 urte zituela Darwishek bere etxetik ihes egin behar izan zuen atzean ohea bero eta irratia piztuta utzita. Berea istorio pertsonala da, baina baita 1948tik palestinarrek pairatzen duten hondamendi-historia kolektiboaren parte bat ere»

Uhintifada: Luz Gomez: «7 urte zituela Darwishek bere etxetik ihes egin behar izan zuen atzean ohea bero eta irratia piztuta utzita. Berea istorio pertsonala da, baina baita 1948tik palestinarrek pairatzen duten hondamendi-historia kolektiboaren parte bat ere»

 11 martxoa, 2023  Uhintifada  Iruzkinak desaktibatuta daude Luz Gomez: «7 urte zituela Darwishek bere etxetik ihes egin behar izan zuen atzean ohea bero eta irratia piztuta utzita. Berea istorio pertsonala da, baina baita 1948tik palestinarrek pairatzen duten hondamendi-historia kolektiboaren parte bat ere» sarreran

UHINTIFADA 452. Martxoaren 13an Mahmud Darwish idazle palestinarraren jaiotzaren urtemuga oroitzen da. Darwish egile maitatu eta itzal handikoenetakoa da Palestinan zein Palestinatik kanpo, eta Uhintifadan probestu nahi izan dugu efemeridea literatura palestinarreko autore ospetsu hau hobeto ezagutzeko. Alde batera utzi dugu azken asteotako aktualitate lazgarria, sionismoak Zisjordania gainean burututako ofentsiba latzak baldintzatuta, eta Palestinako kulturaren pertsonaia erreferente hau izan dugu hizpide, izan ere, bere urtemugaren bueltan Ediciones del Oriente y el Mediterraneo argitaletxeak idazlearen azken urteotako elkarrizketak biltzen dituen liburua kaleratu du: "El poeta troyano. Conversaciones sobre la poesía de Mahmud Darwish". Palestinako literaturaren egile hau gertuagotik ezagutzeko Luz Gomez izan dugu solaskide gure mikrofonootan, liburuaren ekoizle eta itzultzailea.

Martxoaren 13an Mahmud Darwish idazle palestinarraren jaiotzaren urtemuga oroitzen da. Darwish egile maitatu eta itzal handikoenetakoa da Palestinan zein Palestinatik kanpo, eta Uhintifadan probestu nahi izan dugu efemeridea literatura palestinarreko autore ospetsu hau hobeto ezagutzeko. Alde batera utzi dugu azken asteotako aktualitate lazgarria, sionismoak Zisjordania gainean burututako ofentsiba latzak baldintzatuta, eta Palestinako kulturaren pertsonaia erreferente hau izan dugu hizpide, izan ere, bere urtemugaren bueltan Ediciones del Oriente y el Mediterraneo argitaletxeak idazlearen azken urteotako elkarrizketak biltzen dituen liburua kaleratu du: “El poeta troyano. Conversaciones sobre la poesía de Mahmud Darwish“. Palestinako literaturaren egile hau gertuagotik ezagutzeko Luz Gomez izan dugu solaskide gure mikrofonootan, liburuaren ekoizle eta itzultzailea.
Gomezek kontatu digu bere solasaldian Darwishen ibilbide pertsonal, literario eta politikoa; 1941ean Al Birwa herrixkan jaio zenetik. Bere jaioterria Nakbaren testuinguruan suntsitu zuten eta berak, 7 urte zituelarik, ihes egin behar izan zuen. Gertaera horrek idazlearen bizitza markatu zuen, Nakbatik bizirik atera ziren milaka palestinarrena bezala. Geroago Palestinara bueltatu zen eta  Haifan idazten hasi zen, Isarelgo Alderdi Komunistaren argitalpen batean. Bere idazkien edukia zela-eta jazarpena eta kartzelaratzeak pairatu zituen, eta 70eko hamarkadan erbestera joan zen. Darwishek onartzen du bere istorioa istorio pertsonala bada ere, 1948tik palestinarrek pairatzen duten hondamendi-historia kolektiboaren parte ere badela. Besteak beste, Ghassan Kanafanik bultzatutako “Erresistentziarako Poesia Palestinarra” mugimenduak eragina izan zuen Darwishen obran. Erbestean PAEn sartu zen. 1982an, Beiruteko inbasioan, uko egin zion PAEren agintaritzarekin batera Libano uzteari. Palestinako aginte politikoaren zuzendaritzarekin izan zituen tirabirak Osloko Akordioetatik aurrera areagotu ziren, izan ere, haren ustez, hitzarmen horiek indar okupatzailearen aurrean amore ematea zekarten. Nolanahi ere, harreman ona izan zuen Yasser Arafatekin, eta Palestinako Independentzia Adierazpenaren erredakzioan parte hartu zuen. Beti izan zuen jarrera independiente bat eta uko egin zion PANren barruan kargurik izateari. Azken urtetan ramallahn bizi izan zen, eta eguneroko gaiei dedikatu zien bere lana.
Gomezek azaltzen du Darwishen bertsoak Palestinako kulturaren ondare kolektiboaren parte bilakatu direla, eta horrexegatik dela hain maitatua. Bestalde, nazioarte mailan ere itzal handia izan du, poesia eta konpromezu soziala uztartzeko gaitasunagatik. Darwishek porrota susmatu egiten zuen eta kantu ere egiten zion, olerkari troiartzat zuen bere burua, galtzaile-leinu bateko kidea, baina aldi berean, sinisten zuen Troia fisikoki desagertu bazen ere, haren izenak bizirik dirauela. Darwishen izenak bizirik dirauen bezala.

  • Uhintifada: Luz Gomez: «7 urte zituela Darwishek bere etxetik ihes egin behar izan zuen atzean ohea bero eta irratia piztuta utzita. Berea istorio pertsonala da, baina baita 1948tik palestinarrek pairatzen duten hondamendi-historia kolektiboaren parte bat ere»
    ??:??:??
    5  1 0

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← 2×09 | Berlingo gentrifikaziotik Tenerifeko toponimiara
Luz Gomez: «Con 7 años Darwish tuvo que huir de su casa dejando la cama caliente y la radio encendida. La suya es una historia personal que forma parte de la historia colectiva de la tragedia a la que se ve sometida la población palestina desde 1948» →

Avatar photo
Uhintifada

Suscribe to Uhintifada's Podcasts

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT