Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > Lidon Soriano: «Rachel Corrie erail zutenetik 20 urtera, eta sarbidea gero eta murriztuago dagoen arren, garrantzitsua da Palestinara joaten jarraitzea, euren erresistentziaren testigantza emateko»
Uhintifada: Lidon Soriano: «Rachel Corrie erail zutenetik 20 urtera, eta sarbidea gero eta murriztuago dagoen arren, garrantzitsua da Palestinara joaten jarraitzea, euren erresistentziaren testigantza emateko»
5 apirila, 2023UhintifadaIruzkinak desaktibatuta daude Lidon Soriano: «Rachel Corrie erail zutenetik 20 urtera, eta sarbidea gero eta murriztuago dagoen arren, garrantzitsua da Palestinara joaten jarraitzea, euren erresistentziaren testigantza emateko» sarreran
UHINTIFADA 454. Iragan martxoaren 16an 20 urte bete ziren Rachel Corrie ekintzaile estatubatuar gaztea erail zutenetik. Corrie Rafah eskualdean zegoen, Gazako hegoaldean, palestinarren etxebizitza bat birrintzekoa zen Israelgo armadako bulldozerraren ibilbidea oztopatu nahian, ibilgailu militarrak zanpatu eta hil zuenean. Bi hamarkada geroago oraindik ez da erailketa horren inguruko erantzunkizunik zuritu. Corrie Israelgo armadak Palestinako lurraren barruan erail zuen lehenengo nazioarteko ekintzailea izan zen, eta gerora beste batzuk ere izango ziren. Gertaera hura oroitzeko Lidon Soriano izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan. Soriano ekintzaile beteranoa da eta Komite Internazionalistak Palestinan antolatu dituen brigadetan koordinatzaile lanetan ibilitakoa.
Iragan martxoaren 16an 20 urte bete ziren Rachel Corrie ekintzaile estatubatuar gaztea erail zutenetik. Corrie Rafah eskualdean zegoen, Gazako hegoaldean, palestinarren etxebizitza bat birrintzekoa zen Israelgo armadako bulldozerraren ibilbidea oztopatu nahian, ibilgailu militarrak zanpatu eta hil zuenean. Bi hamarkada geroago oraindik ez da erailketa horren inguruko erantzunkizunik zuritu. Corrie Israelgo armadak Palestinako lurraren barruan erail zuen lehenengo nazioarteko ekintzailea izan zen, eta gerora beste batzuk ere izango ziren. Gertaera hura oroitzeko Lidon Soriano izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan. Soriano ekintzaile beteranoa da eta Komite Internazionalistak Palestinan antolatu dituen brigadetan koordinatzaile lanetan ibilitakoa.
Bere jardunean Rachel Corrieren erailketaren historia kontatu digu, eta gogoratu du beste nazioarteko ekintzaile askok ere bizitza eman dutela Palestinarekiko elkartasun jardueretan zebiltzala, besteak beste, Tom Hurndall britaniarrak, Vittorio Arrigoni italiarrak edota Askatasunaren Ontzidiko bederatzi ekintzaileak, 2010ean Gazako zerrendara lurreratzera zihoazela abordaje batean eraildakoak. Haren esanetan, kasu hauek anekdotikoak suerta litezke palestinarrek duela mende batetik pairatzen duten etengabeko odolustearen aldean, nolanahi ere, oso kasu sinbolikoak dira eta merezi dute gogoan izatea. Salatu du, halaber, Israelek tratu iraingarri etengabea ezartzen diela Palestinara bidaiatzen duten nazioarteko ekintzaile solidarioei, eta bere eskarmentu pertsonala ere kontatu du, izan ere, behin Suitzan atxilotu zuten eta ordu askotako itaunketa pasarazi zioten. Zentzu horretan, azaldu du Israelek legedi berria onartu duela nazioarteko ekintzaileen Zisjordaniarako eta Gazarako sarrera areago murrizteko. Gainera, azken hamarkada hauetan inoiz baino gehiago garatu da teknologia artifiziala eta haren erabilera gizarte kontrolerako. Teknologia horren aintzindari nagusietako bat Israel da, izan ere, palestinarrak kontrolatzeko erabiltzen dute eta, gerora, benetako gerra-testuinguruan erabili direlako bermearekin saltzen dituzte produktu horiek mundu osoan.
Bestalde, defendatu du Palestinara nazioarteko lekukoak joaten jarraitzeko beharra; batetik, bertako populazioari bakarrik ez daudelako mezua helarazteko; eta bestetik, Israeli indar okupatzailea dela eta normaltasunez onartzen ez ditugula jakinarazteko. Horrez gain, nazioarteko presentziak balio du, era berean, herri palestinarra ikustarazteko eta haren erresistentziaren testigantza emateko. Gauzak horrela, azpimarratu du Palestinara bidaiatzen jarraitzearen garrantzia, gure testigantzaz Palestinaren kolonizazioaren inguruan lobby sionistaren menpeko hedabideek eraikitako kontakizuna desmuntatzeko.
Uhintifada: Lidon Soriano: «Rachel Corrie erail zutenetik 20 urtera, eta sarbidea gero eta murriztuago dagoen arren, garrantzitsua da Palestinara joaten jarraitzea, euren erresistentziaren testigantza emateko»
??:??:??
6 00
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.