UHINTIFADA 450. Aste honetako atalean datorren larunbatean, hilak 25, Portugaleten antolatu duten Palestinarekiko elkartasun egun berezia izan dugu hizpide. Jardunaldi berezia da, izan ere, publiko oso eta anitzari zuzendutako ekitaldiez aparte, goiz partean boxeo eta, oro har, borroka disziplinen inguruko jedeari zuzendutako egitaraua ere prestatu dute antolatzaileek. Ekimen berritzaile honen aurkezpena egiteko German izango dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. German Ezkerraldea Borroka Taldeko kidea da eta 97.0 irratiko Alerta Gorria irratsaioko kolaboratzailea.
Aste honetako atalean datorren larunbatean, hilak 25, Portugaleten antolatu duten Palestinarekiko elkartasun egun berezia izan dugu hizpide. Jardunaldi berezia da, izan ere, publiko oso eta anitzari zuzendutako ekitaldiez aparte, goiz partean boxeo eta, oro har, borroka disziplinen inguruko jedeari zuzendutako egitaraua ere prestatu dute antolatzaileek. Ekimen berritzaile honen aurkezpena egiteko German izango dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. German Ezkerraldea Borroka Taldeko kidea da eta 97.0 irratiko
Alerta Gorria irratsaioko kolaboratzailea.
Bere jardunean azaldu digu taldea boxeoaren inguruko zaletasuna izanagatik, gimnasioko giroarekin nazkatuta zegoen lagun kuadrilla batek osatu zuela, matxirulo eta poliziaz betetako giro horretatik alde egin eta irizpide etikoen inguruan antolatzen hasi zirenak. 2018an Bilbon antolatutako gimnsio herrikoien topaketa batean Italiako talde batekin bat egin zuten. Haiek aspaldian ziharduten Libanoko errefuxiatu palestinarren kanpamenduekin elkarlanean, eta haiengandik jaso zuten ekimen hau. Era berean, Vallekaseko talde batek ere harremanak ditu Shatilako errefuxiatuen kanpamenduko kirol talde batekin eta haien bitartez hasi ziren proiektu hau mamitzen. Aitortzen du ekimen horren helburua dela kirola politizatzea eta kirolaren bitartez errefuxiatu palestinarren egoera arretaren jomugan jartzea. Bestalde, dirua biltzeko eta errefuxiatuen kanpamenduetako proiektu sozialetarako bideratzeko aukera ere bada. Salatzen du erregimen sionistak kirola baliatzen duela nazioarte mailan bere krimenak zuritzeko, eta era berean, haiek errefuxiatuen egoeraren gainean arreta deitzeko erabiltzen dutela. Zentzu horretan, gogora ekarri nahi izan du Maccabi saski baloi taldea Gasteizera etortzen den bakoitzean hiria hartu eta askatasun zibilak eten egiten dituztela, edota Hapoel saski baloi taldekoek inpunitate osoz Bilbon sekulako txikizioa eragin zutenekoa.
Kontatzen du bildutako dirua Shatilako (Beirut) errefuxiatuen kanpamendura bideratuko dutela, eta kanpamendu horrek historia odoltsu bat duela atzean. 1982 urtean falange libaniarrek, Sharonek zuzendutako armada sionistarekin elkarlanean, milaka lagun erail zituzten ordu gutxiren epean. Gaur egun, bertan bizi direnak sarraski hartatik bizirik atera zirenen ondorengoak dira eta oso baliabide ekonomiko gutxi daude, besteak beste, kirola praktikatzeko ere.
Gure partetik, elkartasun ekimen berezi honetarako deia gure entzuleei ere zabaldu nahi diegu. Hona hemen jardunaldiko egitaraua:
– 10:30ean – Boxeo eskola
– 12:00etan – Muay Thay eskola
– 13:30ean – Sparring
– 14:00ean – Solasaldia: Aitor Bikandi Eskutza (Askapenako militantea) / Dokumentala: Shatilako errefuxiatuen kanpamenduko egoeraren inguruan.
– 15:30ean – Tuper-bazkari herrikoia
– 17:00etan – Bertso saioa: Ion Barrokal, Maddalen Markaida eta Jokin Castaños.
– 18:15ean – Kontzertua: JARANA KIDZS
-
Uhintifada: «Kirola aitzakia da, kontu guztiz politikoa, erregimen sionistak bere krimenak zuritzeko erabiltzen duen bezala, guk ere errefuxiatuen egoera arretaren jomugan jartzeko erabiltzen dugu»
??:??:??
14
1
9
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!