Joan Zikutara: JZ 2X16 (2021/03/20): Insomnioa, glutena eta eskuen garbiketa
Egunerokotasunean 1000 reboluzioetara joan ostean, zeinek ez du izan gauren batean lo hartzeko zailtasunik? Gaurkoan ume batek bezala lo egiteko 10 gomendio ekarri dizkizuegu Nik Doktorean.
Gure elikaduraren inguruan inoiz baino gehiago hausnartzen dugun egun hauetan, askok dieta aldaketak ezarri dizkiete euren buruari. Aldaketa horietako bat glutena dietatik kentzea dela ikusi dugu, garai baten zeliakoek bakarrik egiten zuten bezala. Gaurkoan, gaixotasun honen inguruan eta glutenaren aurrean ditugun zalantzak argitzeko gonbidatu berri bat izan dugu, Ander, Digestiboko egoilarra.
Amaitzeko, gaur egun oso barneratuta daukagun ohitura baten historioa utzi dizuegu, esku garbiketaren jatorria.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!