Joan Zikutara: JZ 1×5 (20/1/11): “Tabakoa uzteko pilulak. Terapia alternatiboak vs terapia konbentzionalak”
Tabakoa uzteko finantziatzen hasi berri diren tratamenduetaz gehiago jakin nahi? Zer egin daiteke menopausian agertzen diren osasun sexualaren arazoekin? Zer dira terapia alternatiboak eta zertan ezberdintzen dira terapia konbentzionaletatik?
Duela gutxi argitaratu denez, osasun sistema publikoa tabakoa erretzeari uzteko dauden tratamenduetako batzuk finantziatzen hasiko da. Desinfoxikatzen tartean hauen inguruko informazioa eman genuen. Erretzailea bazara eta uztea pentsatzen ari bazara entzun gure 5. saioa.
Nik doktorea tartean menopausia garaian dagoen emakume bat izan genuen. Adin hauetara iristean osasun sexualarekin zerikusia duten arazoak agertzen hasten dira. Gure protagonistak hauetako batzuk komentatu zituen lagun batekin.
Mahai-eutikoa tartean terapia alternatiboetaz hitz egin genuen. Zerk markatzen du terapia alternatibo eta konbentzionalen arteko muga? Terapia alternatibo guztiak homeopatia dira? Terapia konbentzional guztiak efektiboak dira? Zer arrisku izan ditzakete terapia alternatiboetako batzuen erabilerak? Hauei eta gehiagori eman genien erantzuna gure mahai inguruan.
-
Joan Zikutara: JZ 1x5 (20/1/11): "Tabakoa uzteko pilulak. Terapia alternatiboak vs terapia konbentzionalak"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!