Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > «Jordan ibarrean eraikitzekotan etxebizitzak birrintzen dizkiete palestinarrei, baina aldi berean, erresistentzia eta disidentzia ekimen asko daude»
Uhintifada: «Jordan ibarrean eraikitzekotan etxebizitzak birrintzen dizkiete palestinarrei, baina aldi berean, erresistentzia eta disidentzia ekimen asko daude»
27 urtarrila, 2023UhintifadaIruzkinak desaktibatuta daude «Jordan ibarrean eraikitzekotan etxebizitzak birrintzen dizkiete palestinarrei, baina aldi berean, erresistentzia eta disidentzia ekimen asko daude» sarreran
Aste honetako atalean Uhintifadako mikrofonootan Dunia eta Eider izan ditugu solaskide, Sare Lesbianista kolektiboko kideak. Iragan udazkenean Unadikum erakundeak Palestinara antolatutako brigada batean hartu zuten parte, olibaren uzta bilketaren garaiaren testuinguruan. Haiekin hitz egin dugu, hain zuzen ere, bidaia horren barruan Jordan ibarrera egin zuten bisitari buruz, eta Zisjordaniako eskualde horretako okupaziopeko errealitateari buruz.
Bestalde, aktualitatearen errepasoan Jeningo errefuxiatuen kanpamendutik iritsitako azken albisteetan jarri dugu arreta, urtarrilaren 26ko goizaldean okupazio armadak sarraski odoltsua burutu baitu bertan.
Aste honetako atalean Uhintifadako mikrofonootan Dunia eta Eider izan ditugu solaskide, Sare Lesbianista kolektiboko kideak. Iragan udazkenean Unadikum erakundeak Palestinara antolatutako brigada batean hartu zuten parte, olibaren uzta bilketaren garaiaren testuinguruan. Haiekin hitz egin dugu, hain zuzen ere, bidaia horren barruan Jordan ibarrera egin zuten bisitari buruz, eta Zisjordaniako eskualde horretako okupaziopeko errealitateari buruz.
Euren jardunean kontatu digute Jordan ibaiaren ertzeko lurralde horrek balio estrategiko berezia daukala, natura zein nekazaritza ikuspegitik oso lur emankor eta aberatsa delako, eta horregatik C gunea izendatu zutela Osloko akordioetan. Horrek esan nahi du eremu hori indar okupatzailearen kontrol militarraren menpe dagoela, eta ondorioz, bere egoera administratiboa ezberdina dela A eta B eremuen aldean (Palestinako Aginte Nazionalaren administraiopeko eremuak eta partekatutako administraziopekoak). Egoera administratibo berezi hori dela eta, indar okupatzaileak behin eta berriz ukatzen dizkie bertako palestinarrei eraikitzeko baimenak, eta etxebizitza zein azpiegiturarik eraikiz gero birrindu egiten die. Gauzak horrela, hango populazio palestinarrak dendetan edota azpieraikuntza prekarioetan bizitzea beste irtenbiderik ez dauka. Gonbidatuek azaldu digute egoera horri aurre egiteko Jordango palestinarrek irudimenari eragin eta ekimen berri bat jarri dutela abian. Nazioarteko komunitate solidarioari deia egin diote eskualde horretara bertaratu eta etxebizitza azkarrak eraikitzen lagun diezaieten 24 orduko epean. Kanpainiaren funtsa da, legediaren zirrikituak baliatuz, etxeak eraikitzea birrintzeko agindua jaso baino lehen, gutxi gora behera 24 ordutan, izan ere, eraikuntza bukatuta baldin badago, bertan behera botatzeko prozedura legala desberdina izaten da eta denboran luza daiteke.
Jordan ibarreko nekazarien komunitatetik, beraz, deialdi bat zabaldu dute jendea eskualde horretara joan dadin, hango errealitatea ezagutzera ez ezik etxebizitza azkarrak eraikitzen laguntzera ere. Horretarako, zenbait bide jakinarazi dizkigute antolatzaileekin harremanetan jartzeko: email bidez, agricultural.volunteering@gmail.com helbidean edota agricultural_volunteering_jv instagram kontuan. Azkenik azpimarratu dute Palestinara bidaiatzearen garrantzia, proiektu honetan zein beste edozeinetan, okupazioaren errealitatearen testigantza emateko.
Bestalde, aktualitatearen errepasoan Jeningo errefuxiatuen kanpamendutik iritsitako azken albisteetan jarri dugu arreta, urtarrilaren 26ko goizaldean okupazio armadak sarraski odoltsua burutu baitu bertan.
Uhintifada: «Jordan ibarrean eraikitzekotan etxebizitzak birrintzen dizkiete palestinarrei, baina aldi berean, erresistentzia eta disidentzia ekimen asko daude»
??:??:??
42 147
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.